Atal honetan, aurtengo ikasturteko egutegi akademikoa eskura dezakezue. Horretaz gain, publikatutako Gazbioharrak ere ikusteko aukera daukazue.

HH (1. ZIKLOA)

HH (2. ZIKLOA)

LEHEN HEZKUNTZA

DBH

Gazbioharrak

UDABERRILEKUAK

Aste Santuko udalekuen baieztapena konfirmatzen dizuegu. Taldeak atera dira lehenengo eta bigarren asterako. Harrera-gelarako eta jantoki-zerbitzurako ere taldeak atera direla baitztazten dizuegu. Jarraian udalekuen laburpen txiki bat ikus dezakezue. Udaberrilekuak de Bihotz Gaztea Ikastola

Gehiago irakurri

ZIRIMOLA 2023: UDAKO AISIALDI ESKAINTZA

Uda honetarako ere Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak antolatu ditu udako egonaldiak. Aurtengo udari begira haur eta gazteentzako programazioa landu da, aisialdi hezitzailea eskaintzeko asmoz. Horretarako, aurreko ikasturtean ikasitakotik, urtero bezala, programei berrikuntza pedagogiko esanguratsuak txertatu zaizkie: interesgune berriak eta hezitzaile formakuntza espezifi ko eguneratuak, besteak beste. Euskal Herri osoan zabaltzen dira ZIRIMOLAk antolatzen dituen udalekuak,…

Gehiago irakurri

AREAKO HONDARTZARA TXIRRINDULAZ (DBH 2)

Apirilaren 27an, ostegunean, DBH 2. mailako ikasleek irteera egingo dute txirrindulaz Areako hondartzara bidegorritik. Irteera hori aurrera eramateko ikasle bakoitzak honako hauek ekarri beharko ditu: Txirrindula, ondo prestatua (neurrian, gurpilak ondo puztuta, kontutan izan 4 ordu baino gehiago ibiliko direla,…). Kaskoa. Erreposturako kamara (gomendagarria). Horretaz gain, goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eraman beharko dute, baita…

Gehiago irakurri

SERANTES MENDIRA! (DBH 2)

Datorren ostegunean, martxoak 30, DBH 2ko ikasleak Serantes mendira joango dira. Goiz osoko irteera denez, komenigarria da hamaiketakoa eramatea eta mendira igotzeko arropa eta oinetako aproposak ere. Bueltatzeko ordua ohikoa izango da.

Gehiago irakurri

SUMMERCAMP UDALEKUEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIGARRIA ST GEORGE

Familia horiek: St George ‘s English Academytik jakinarazi nahi dizuegu dagoeneko eman dezakezuela izena 3-12 urte bitarteko haurrentzat (2020 eta 2011 artean jaiotakoentzat) Bihotz Gaztea Ikastolako Summer Campen. Matrikula egiteko epea martxoaren 1etik maiatzaren 19ra bitartean egongo da zabalik. Kanpamentuak hiru asteko iraupena izango du, ekainaren 25etik uztailaren 14ra arte, 9:00etatik 14:00etara, eta 1, 2…

Gehiago irakurri

BIZKAIGANERA GOAZ! (HH, 5 URTE)

Martxoaren 30ean, HH 5 urteko (Ane eta Aitziber) ikasleak Bizkaiganera (Errigoiti) joango gara. Bertan, alde batetik, ikuiluko animaliak eta haien egunerokoa ezagutuko dugu. Beste aldetik, gaztategian ekintza desberdinak gauzatuko ditugu. Eraman beharrekoa: Arropa eta oinetako erosoak Motxilan muda oso bat Bazkaria eta edaria Hamaiketakoa ez da beharrezkoa, gazta dastaketatxo bat egingo dugu eta. Txangoaren prezioa:…

Gehiago irakurri

KOLONIAK LAPURREKETAN (LH 5)

Ikasturte honetan, LH 5. mailako ikasleak Dima herriko Lapurreketa egoitzara kolonietan joango dira. Martxoaren 28an irtengo dira eta martxoaren 30ean itzuliko dira. Egun horietako ordutegia eta autobus zerbitzuak ohikoak izango dira. Eraman beharko dituzten gauzak: Beheko izara, buruko-azala, lozorroa eta pijama; garbiketa pertsonalerako gauzak: orrazia, toalla handi bat eta beste txiki bat, hortzeskubila….; zira edo…

Gehiago irakurri

DBH 4. MAILAKO FAMILIENTZAKO ORIENTAZIO BILERA

Guraso agurgarriak: Datorren martxoaren 20an, astelehenean, DBH 4. mailako familentzako etapa amaierako orientazio bilerara deitzen zaituztegu. Batzarra DBH 2ko gelan burutuko da arratsaldeko 16:45etan. Informazioa interesgarria izango delakoan, zuek etortzea espero dugu. Tutoreak eta orientatzailea

Gehiago irakurri

LH 6-KO IKASLEAK AREITZ SORORA

LH 6. mailako ikasleak, Galdamesen dagoen Areitz Soroa baserria ikustera joango dira, lantzen ari diren garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: martxoaren 15ean. Betiko ordutegia beteko da (8:55–16:30). Beraz, janaria eta edaria eraman beharko dute. Irteera honek 20,50€ balio du eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.

Gehiago irakurri