ZEROSEI

Bihotz Gaztea Ikastolak Haur Hezkuntza etapan Zerosei proiektua aurrera eramaten du.

Ikastolen Elkarteak sortutako marko orokorra oinarritzat hartuta  gure ezaugarri eta testuingurura egokitutako marko propioa garatu dugu.

Ikastolak Haur Hezkuntza bi ziklotan banatuta dugu:

HH 1. zikloa  0 – 2  urte.

HH 2. zikloa  3  – 6 urte.

Zerosei
Zerosei

Haur Hezkuntzan-Zerosei-3 printzipio metodologiko ditugu, 3 hitz klable:

  • Konfiantza: Haurraren berezko gaitasunetan konfiantza dugu, gaitasun beteriko pertsona bat da.

  • Errespetua: Errespetua diogu haurrren izate osoari eta bakoitzaren garapen-erritmoari ere.

  • Segurtasun fisiko eta emozionala: Haurraren ziurtasun fisiko eta emozionala bermatuko dugu mugimendu eta ekintza autonomo librean garatzeko behar dituen baldintzak eskainiz eta bere beharrekiko sentikortasuna adieraziz.

Haurra ulertzeko modua

Haurra dagoeneko izan baden pertsonatzat hartzen dugu, ez da folio zuri bat, ez dago idaztear, badu pertsonalitatea eta izaera propioa jaiotzen denetik. 

Haurra berezko gaitasunak dituen pertsona da, eta testuinguru aberatsa eta segurua eskainiz gero, haurrak berak gaitasuna dauka osasuntsuki garatzeko, norbera bere erritmoan, bere jakinmin eta esperimentatzeko grinetik. Zerosei.

 Helduaren papera

Bihotz Gaztea ikastolan heldua haurraren garapenean bidelagun da, segurtasuna ematen diona garapen osasuntsua izateko. 

Heldua  haurraren jokabideak behatuko ditu, eta sentikorra izan jokabide horiek egoki interpretatzeko, esanahia antzemateko eta konturatzeko haurraren beharraz.

Gela bakoitzean bikote hezitzaile bat dago, bi erreferente haurrarentzat. Biek funtzio eta erantzunkizun berbera daukate, eta honek beste begirada bat ematen dio gure pedagogiari.

 Espazio

Gela bakoitza gunetan bananduta dago, bakoitzak bere helburu eta material zehatzak izanik. Materiala ahalik eta errealena izatera jotzen dugu, haurrak zentzumenen bitartez ezagutza eraikitzen du, eta esperimentatzeko aukera ematen die.

Une askotan zirkulazio librea ematen da, haurra  espazioetatik libre mugi daiteke bere interesen, erritmo, egoera edo garapenaren arabera, haurrak berak erabakitzeko aukera du. Honek adin nahasketa dakar, talde hetereogeneoak eta naturalak sortuz.