Maiatzaren 21ean, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko geletako ikasleak Akarlandara joango dira.
Eraman beharrekoa:
- Zira.
- Mendian ibiltzeko oinetako egokiak.
- Motxilan beste muda oso bat.
- Hamaiketakoa.
- Bazkaria eta edaria.
Txangoaren prezioa: 6,5€, ekaineko erreziboan kobratuko da. Kontu korrontea emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute maiatzaren 18a baino lehen.
Egun horretako ordutegia ohikoa izango da. Goizean puntualak izan, autobusa 9:30etan hartuko dugu eta.
Eguraldi txarra eginez gero, txangoa bertan behera utziko da, eta abisatuko zaituztegu.







