Datorren ekainaren 18an ikasturte amaierako txangoa egingo da.
- Tokia: Zornotzako (Gane) igerilekuak
- Ordutegia: 9:00-16:30
- Irteera: Buenavista anbulategitik (Fiorentina taberna aurrean). Guztiak 10:00
- Itzulera: Antonio Alzaga 7 (Mercadona ondoko enparantza). Guztiak: 16:30
Egun osoko txangoa izanik, ikasle bakoitzak beharrezko janari eta edariak eraman beharko ditu. Igerileku batera goazenez, uretan sartzeko arropa(Bainu-txanoa) eta aldatzeko arropa ekarri beharko dute. Hortaz aparte, ikasleek izozki bat erosteko aukera izango dute. Beraz, ikasle bakoitzak 5€ eramateko aukera izango du bertan erosteko.
Egun horretan ez da autobus-zerbitzurik egongo (ikastolatik etxera) eta, beraz, haurren bila etorri beharko duzue Antonio Alzaga 7ko autobus geltokira.(Mercadona enparantzan)
Txango honen prezioa 9€-koa da eta uztaileko ordainagirian kobratuko da.







