Azaroaren 21ean, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletako ikasleak Mendikosolo parkera (Arrigorriaga) joango dira.
Bertan ibilbide txiki bat egingo dute, aintzira baten inguruan, udazkenean mendiko paisaiaren ezaugarriez jabetzeko.
Eraman beharrekoa:
- Zira.
- Mendian ibiltzeko oinetako egokiak.
- Motxilan beste muda oso bat.
- Hamaiketakoa.
- Bazkaria eta edaria.
Txangoaren prezioa: 9,5€, hurrengo erreziboan kobratuko da. Kontu korrontea emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute azaroaren 28a baino lehen.
Egun horretako ordutegia ohikoa izango da.









