KOOPERATIBEN KONTSEILUAk eta KONFEKOOPek euskal enpresa kooperatibetan emakumeek duten lidergoa aitortu dute.
57 kooperatibetako 75 zuzendari eta presidentediren emakume merezitako aitorpena jaso dute 8M-ean, haien lana eta konpromisoa funtsezkoak izan baitira Euskadin kooperatibismoa garatzeko eta indartzeko.
Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian egin den ekitaldi aldarrikatzailean, omenaldia egin zaie euskal enpresa kooperatiboetan liderrak diren emakumeei. Mugimendu kooperatiboan emakumeen presentzia handia da, eta euskal emakumeak kooperatibismoaren %53 dira. “Hamar kooperatibatik lautan emakumeak dira buru. Datu horiek erakusten digute berdintasunerako bidea posible dela, baldin eta irmo eta konbentzimenduz lanean jarraitzen badugu”, adierazi du Belen Balerdik, KOOPERATIBEN KONTSEILUKO idazkari nagusi teknikoak.







