🎭 KAIXO FAMILIA! 🎭
Iñauteriak amaitu direla uste zenuten? Ba ez! 🥳 Oraindik ere aukera paregabea dugu primeran gozatzeko!
🔴🔵🟡🟢 Ez gorde oraindik mozorroa… kolore eta dibertsio gehiagorekin itzuliko gara! 🌈✨
Martxoaren 8an, larunbata, berriro elkartuko gara Santurtziko Inauterietan gozatzeko eta dantza egiteko.
📍 Non? Sardinera parkean
⏰ Zein ordutan? 18:00etan elkartuko gara prestatzeko, eta 18:30ean desfilea hasiko da.
Presta zaitezte Santurtzi alaitasunez, musikaz, erritmoz eta kolorez betetzeko! 🎶🎉
⚠️ Kontuan hartzekoak: Parte hartu nahi baduzue, laguntza eskatzen dugu honako zeregin hauetan:
- 🚐 Furgoneta: 2 pertsona furgoneta jasotzeko, entregatzeko eta gidatzeko.
- 🎭 Desfilearen antolaketa: Mozorro kolore bakoitzeko pertsona 1 koordinazioan laguntzeko. Adinaren arabera jaitsiko gara, HHtik DBHra (etortzekotan).
- 🎶 Dinamizazioa: Pertsona 1 musika jartzeko eta desfilean giroa pizteko.
🩰 Entsegua: Ostiralean, martxoaren 7an, ikastolan entseatzeko aukera izango duzue (16:30-17:30). Aurtengo dantza Txapeloaz da.
🪧 Ostegunean, azken orduan, gure irteera postua jakinaraziko digute. Ostiralean, hilaren 7an, sare sozialen bidez eta/edo posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu.
Laguntzeko izena eman nahi baduzue, bete honako galdetegia.
Mila esker familia! 🤗🤗
Galduko duzue? Zuen zain gaude! 🎭✨








