Urriaren 18an, HH 4 urteko eta HH 5 urteko umeak, BITXOS natura eskolara joango dira. Maruri Jataben kokatuta dago.
Janaria eraman behar da.
Eraman beharrekoa:
- – Eguraldiaren arabera ortuan egoteko arropa egokia.
- – Arropaz aldatzeko (behar izatekotan) muda oso bat.
Txangoaren prezioa: 27,50€, azaroko erreziboan kobratuko da. Kontu korrontea emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute urriaren 10a baino lehen.
Arratsaldeko ordutegia ez da aldatuko, Maruritik 16:30ean bueltatuko gara.
Goizean puntualak izan, autobusa 9:30etan hartuko dugu.









