Bihotz Gaztea Ikastolan gure arteko elkarbizitza osasuntsuaz beti arduratu egin gara. Horregatik, programa horren berri jakin bezain laster, martxan jarri ginen gehiago jakiteko eta ezagutzeko. Aztertu ondoren, beste ikastolekin batera, gure zentroan ezartzea erabaki genuen.

KiVa Finlandiako Turku Unibertsitateak (Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren babesaz) garatutako eskola-jazarpena prebenitu eta murrizteko programa da, datuetan oinarrituta. Christina Salmivalli katredatikoak eta Elisa Poskipartea doktoreak eta ikertzaileak sortua da.
- Ekintza orokorrak, tutoreak ikasleekin tratatzen dituenak, eta berariazkoak, KiVa taldeak aurrera eramaten dituenak.
- Material eta tresna zehatz ugari: erregistroak, txalekoak…
- Ikaskuntza-ingurune birtualak erabiltzen dira (bideo jokoak).
- Talde osoan du eragina, rol guztiak kontuan hartzen ditu.
- Oso sistematikoa da.

Aurten, KiVa programaren barruan beste bi gai jorratuko dituzte kurtsoan zehar: Genero ikuspegia eta ziberjazarpena. Mota askotako jazarpenak daude, eta horiek prebenitzea eta daukaten eragina murriztea guztiz beharrezkoa ikusten dugu Bihotz Gaztea ikastolan.
Ikastolan familientzako gutun bat prestatu dugu, eta bertan kurtsoan zehar jorratuko ditugun gai guztien laburpen bat aurkituko duzu.
KiVa programaren inguruan informazio gehiago nahi izatekotan bere webgunea bisitatu dezakezu.
- Bullying–en prebentzioa.
- Jazarpenaren abordatze eraginkorra egitea.
- Jazarpenaren eragin negatiboak gutxitzea.
Gainera, bide horretan ikasleek beste balore garrantzitsu asko ikasten dituzte:
- Besteak errespetuz tratatzen.
- Ikaskideen presioari eusten.
- Norberaren ardura hartzen.

KiVako web orrialdean gurasoentzat zuzenduta dagoen gida bat daukate prestatuta, ikusi nahi izatekotan irudian edo hemen klikatu.