Familia agurgarriak:
Jakinarazi nahi dizuegu abenduaren 9tik martxoaren 13ra bitartean DBHko ikasleek igeriketa-saioak egingo dituztela Mikel Trueba udal kiroldegian (Santurtzi), Gorputz Hezkuntzako ordutegiaren barruan. Igeriketaren bidez, ikasleen ur-segurtasuna, oinarrizko igeri trebetasunak, egoera fisikoa eta ohitura osasungarriak lantzea dugu helburu.
1. Beharrezko materiala
Ikasle bakoitzak saio guztietara bere materiala ekarri beharko du:
Igerilekuko txanoa
Uretako betaurrekoak (gomendagarria)
Bainujantzia (igeri egiteko egokia)
Txankletak
Toalla
Xanpua / dutxa-materiala
Albornoza edo antzeko estalkia (gomendagarria)
Gomendagarria da materiala etiketatuta egotea nahasmenak saihesteko.
2. Jarrera eta arauak kiroldegian
Mikel Trueba kiroldegi publikoa da eta, beraz:
Instalazioak eta bertan lanean ari diren langileak errespetatu behar dira.
Gainerako erabiltzaileen espazioa eta lasaitasuna zainduko dira.
Igerilekuko segurtasun-arauei eta sorosleen/arduradunen argibideei beti jarraituko zaie.
3. Parte hartzeko betebeharra eta salbuespenak
Igeriketa saioetan parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Hala ere, hurrengoko salbuespenak kudeatuko dira:
Osasun-arazoengatik edo arrazoiz justifikatutako egoerengatik ikasleak ezin badu uretara sartu gurasoen idatzizko oharra ekarri beharko du egun horretan.
Epe luzeagoko salbuespenetan, mediku-txostena edo ziurtagiria eskatuko da.
Ikasleren batek material egokia ekartzen ez badu edo ezin bada uretara sartu, baina ikastolara badoa, igerilekura etorri beharko du eta beste jarduera batzuk egingo ditu (behaketa, ariketa teorikoa, etab.). Igerilekura sartzeko derrigorrezkoa da txankletak erabiltzea; beraz, nahiz eta uretara ez sartu, txankletak ekartzea ezinbestekoa izango da. Egoera luzatzen bada, lan konpentsatzaile bat egin beharko du galdu diren saioak berreskuratzeko.







