Familia agurgarriak:
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia. -Hirugarren edizio honetan 15 egunekoa-. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia euskara ulertzen duten herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.
Ariketa sozial honen hirugarren edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango da. Edizio berri honen leloak dioen bezala HITZEZ EKITEKO GARAIA dela esan nahi diogu gizarteari, beste pauso bat eman dezagula euskararen erabileran, alegia.
Ariketa sozialean euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako norbanakoek ahobizi eta belarriprest gisa hartuko dute parte, jokabide bat edo beste aukeratuz.
Hori dela eta, idatzi honekin hiru gonbidapen luzatzen dira:
- Ariketa sozialean parte hartzea, ahobizi edo belarriprest gisa.
- Gizartean eta herrian bertan Euskaraldia sustatzea ahal duzuen heinean.
- Ekimena babestea eta zuen inguruko jendeari zabaltzea.
Ariketa sozialean izena emateko, jo ezazu webgune honetara.
Santurtziko Euskaraldiko batzordea