DBH 3ko ikasleek Urdaibai Bird Centerra bisitatuko dute. Museoa paduraren behatokia da eta bertan Urdaibaiko biosferan bizi diren espezieak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Bidaia aprobetxatuz, Gernikako Bakearen Museoan gerren ondorioen inguruan ikasteko aukera izango dute.
Irteera Biologiako eta Gizarte Zientzietako ikasgaiekin lotuta dago eta gure hurbileko ingurumena hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Arratsaldeko 16:00etan bueltan egongo gara, beraz, jatekoa eraman behar dute.
- Noiz: Urriaren 11an
- Joateko ordua: 8:40
- Bueltatzeko ordua: 16:00ak
- Prezioa: 25.60€

