DBH 3ko Frantseseko ikasleek irteera egingo dute, abenduaren 21ean, Frantses arloarekin erlazionatuta. Lehenengo hiru orduetan klase normala izango dute. Gero Bilbora joango dira metroan, beraz, ezinbestekoa da Barik-a (kargatuta) eramatea.
Ibilbidean Bilboko eraikuntza esanguratsuak ezagutuko dituzte. Irteera honek lotura du lantzen ari garen “La tour la plus haute” unitatearekin. Ikasleek hamaiketakoa eraman ahal izango dute, baina bazkaltzeko itzuliko gara.








