Familia agurgarria,
Eusko Jaurlaritzak 2024ko udan hizkuntzak atzerrian ikasteko diru-laguntzen deialdia plazaratu du, 2023ko urriaren 23ko Aginduaren arabera (2023eko azaroaren 23ko EHAAn).
Deialdian parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:
- Ikaslea DBH 3. edo 4. mailan matrikulatua egotea eta eskatzen den hizkuntza aurreko 2 urteotan ikasi izana.
- Aukeratzen den hizkuntzaren iazko notak gutxienez 7koa izan behar du, eta aurreko mailako bataz besteko nota gehi iazko aukeratutako hizkuntzaren notak 16 izan behar du gutxienez.
- Gehienez hiru herri aukeratu daitezke, ordena lehenetsi behar da.
Argibide gehiago eta izena ematea honako loturan.
Bide elektronikoz egingo da eskaera, lotura honen bidez, eta bi aukera hauetako bat baliatuz:
- Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, IZENPE txartela…) edo itsasontzien jokoa erabilita (BakQ). Ziurtagiri digitala erabiltzeak aurkezpen telematikoa egin beharra dakar. Eskabidea elektronikoki sinatu beharko da. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta. Ez da beharrezkoa aplikazio informatikoak sortutako inprimakia ikasketa-zentroan aurkeztea.
- Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta: 1) Hezkuntza Nortasun Agiria (HNA), jaiotegunarekin batera. 2) Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Sisteman helbide elektroniko baten bidez erregistratuta aurkezten bada eskabidea, nahitaezkoa izango da betetako eskaera-formularioa inprimatzea, izenpetzea eta dagokion ikastetxean aurkeztea, azaroaren 23ra arte
- Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango da. Azken eguna azaroaren 23an izango da.
Besterik gabe,
Bihotz Gaztea Ikastola