Datorren asteazkenean, abenduaren 13an, DBH 4-ko Teknologiako ikasleak Zamudiora joango dira. Ikasleek First Lego Leagueren inguruko formazio saio bat izango dute metaversoaren inguruan. Bertan errealitate birtualaren ezagutzan sakonduko dute eta eremu desberdinetan dituen erabilerak ikusiko dituzte. Ikasleak metroan joango dira Bilbora eta handik Zamudiora, autobusez; beraz, ezinbestekoa da Barika kargatuta eramatea.
Eguerdian berandu helduko direnez, janaria eraman beharko dute.









