Artezkaritza Kontseiluak kooperatibaren estatutuen 25.3 atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du:
EZOHIKO BATZAR NAGUSIA
Data: 2024ko martxoaren 19an (asteartea).
Lekua: Kooperatibako egoitzan.
Ordua: 17:30ean lehenengo deialdian, 18:00etan bigarrenean. 3. deialdia 18:30ean.
GAI-ZERRENDA
- Akta onartzeko legeak agintzen duen bi bazkide izendatzea.
- Informazioa, eztabaida eta bozketa honako gaiaren inguruan: Miloi bateko mailegua eskatzea azalduko diren eta aurreko bilera informatiboan azaldutako obrak aurrera eramateko.
- Galderak eta iradokizunak.
Gure estatutuek bileretara etortzeko derrigortasuna adierazten dute. Gogoratu ordezkatua izateko aukera dagoela baldintza hauek betetzen badira: bazkideak beste bazkide batez edota adinez nagusi diren lehen graduko senideez ordezkatuak izan daitezke, horretarako ahaldunen dokumentua, sinatu eta zuen bazkide agiriarekin batera edo NAN-a edo EHNA familiarena bada, ordezkariari eman behar zaio. Bazkide bakoitzak bere botoaz gain, gehienez besti bi bazkiderenak akreditatu ditzake.
Itxaropen zaituztegu!!








