Aurtengo ikasturte amaierako txangoa ekainaren 18an egingo dugu. DBHko ikasleak Sestaoko igerilekura joango dira.
- Irteera eta itzulera: Murrieta etorbidea, Batzoki aurreko autobus geltokia
- Ordua: 10:00etan
- Itzulera: 16:00etan
- Prezioa: 6,25€ (hurrengo erreziboarekin pasatuko dena)
Egun osoko irteera denez, jatekoa eraman behar da. Kontutan izan, igerilekuetara goazenez, eguzkitarako krema, txankletak eta abar eramatea.
OHARRA: Bueltan abiapuntura itzuliko gara, zuen seme-alaba bere kabuz bueltatzea edo igerilekuan geratzeko baimena izango badu, mesedez, tutoreak ohartarazi lehenago.







