Datorren martxoaren 24an, asteartea DBH2ko ikasleak Bilbora joango dira Euskararen etxea bisitatzera. Ikasleak ikastolara etorriko dira eta hemendik aterako gara metroan.
Bisitaren ondoren Bilboko leku enblematikoak ezagutzeko jarduera bat egingo dute. Ikasleak ohiko ordutegian egongo dira bueltan ikastolan.
Goiz osoko irteera denez, hamaiketakoa eramatea gomendatzen da. Ezinbestekoa da Barik-a kargatuta eramatea lau bidaiatarako.








