LH6. mailako taldeak bigarren hiruhilekoa topera amaitu nahi du. Horregatik, hilabete hauetan landutako proiektuaren barruan, azoka solidarioa antolatuko dugu. Ostiral honetan, apirilaren 4an, 14:30etik 16:30era, ikastolako beheko patioan izango gara zain.
Bertan, ikasleek sortutako pintxoak eta ekarritako jostailuak, mahai-jokoak, panpinak, liburuak, ikasgelako materiala… aurkitu ahal izango dituzue Bihotz Gaztea Ikastolako ikasle guztien eskutik.
Ikasle bakoitza gehienez 5 eurorekin joan ahal izango da azoka solidariora, diru kopuru hori sinbolikoa izango da bai, baina ikasleek aukeratutako GKE bati emango zaion diru-bilketan tantaka gehitzen dena. Eta tantaz tanta itsasoa sortuko dugu.
Era berean, ahal izanez gero, aste honetan zehar zuen seme-alabek jada erabiltzen ez dituzten jostailu horiek ikastolara ekartzea gustatuko litzaiguke, bigarren bizitza bat emateko eta azoka solidarioan bideratuko den salmentan laguntzeko.
Familiek erostera eta zuen seme alabak agurtzera pasatzeko aukera izango duzue lehen aipatutako ordutegian.
Animatzen al zarete? Besoak zabalik itxarongo zaituztegu.








