Martxoaren 30ean, HH 5 urteko (Ane eta Aitziber) ikasleak Bizkaiganera (Errigoiti) joango gara.
Bertan, alde batetik, ikuiluko animaliak eta haien egunerokoa ezagutuko dugu. Beste aldetik, gaztategian ekintza desberdinak gauzatuko ditugu.
Eraman beharrekoa:
- Arropa eta oinetako erosoak
- Motxilan muda oso bat
- Bazkaria eta edaria
Hamaiketakoa ez da beharrezkoa, gazta dastaketatxo bat egingo dugu eta.
Txangoaren prezioa: 18,35€, apirileko erreziboan kobratuko da. Kontu korrontea emanda ez daukatenek martxoaren 28a baino lehen idazkaritzan ordaindu beharko dute.
Egun horretako ordutegia ohikoa izango da. Goizean puntualak izan. Autobusa 9:30etan irteengo da.