Artezkaritza Kontseiluak kooperatibaren estatutuen 48.2.l atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du:
OHIKO BATZAR NAGUSIA
Data: 2022ko abenduaren 20ean (asteartea).
Lekua: Kooperatibako egoitzan. Gimnasioan.
Ordua: 17:30ean lehenengo deialdian, 18:00etan bigarrenean. 3. deialdia 18:30ean.
Eguneko aztergaiak:
- Akta onartzeko legeak agintzen duen bi bazkide izendatu.
- Aurreko Batzar Nagusiko aktaren txostena irakurri.
- 2021-2022an egindako lanaren deskarguaren azalpena.
- Sozietatearen kudeaketaren azterketa. 2021-2022 ikasturteko kontuen onespena eta galeren egozpena.
- Artezkaritza Kontseiluko kide berrien eta ordezkoen aukeraketa.
- Errekurtso Batzorderako kideen eta ordezkoen aukeraketa.
- 2022-2023ko aurrekontua eta kudeaketa plana aztertu eta, hala balegokio, 2022-2023rako bazkideek egin beharreko aldizkako ekarpenak onartu.
- Bazkide berrien sarrera kuota eta derrigorrezko ekarpen kooperatiboa ezarri.
- Hezkuntza legearen azalpena.
- Erregu eta itaunak.
Oharrak:
- Puntu guztiei dagokien dokumentazioa bazkideentzako eskura dago elkartearen egoitzan.
- Bazkideek Artezkaritza Kontseiluko edo Errekurtso Batzordeko kide izateko hautagaitza aurkez dezakete, santurtzi@ikastola.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz azaroaren 23a baino lehen edo jaso duten galdetegia erantzunez.
- Bazkideek idatziz eskatu ahal izango dituzte, abenduaren 13 baino lehen, egokitzat jotzen dituzten azalpenak eta argibideak, jasotako galdetegiaren bidez, batzarrean erantzun daitezen.