Laster, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleak Baratze Baserri eskolara joango dira (Gauteguiz Arteaga). Martxoaren 5ean irtengo dira ikastolatik eta 6an itzuliko dira Fiorentina tabernan dagoen autobus geltokira. Egun horietako ordutegia ohikoa izango da.
Aste honetan zehar, zuen seme-alaben datuak eta baimena betetzeko orrialdea jasoko duzue eta ikastolara bueltan ekarri behar izango dute. Orria sinatuta ekartzea derrigorrezkoa da, Gizarte Segurantzaren txartelaren fotopiarekin batera.
Eraman beharko dituzten gauzak:
- Lo egiteko zakua, beheko izara eta pijama
- Garbiketa pertsonalerako gauzak (Hortz-eskuila, hortzak garbitzeko pasta, xaboia, orrazia eta eskuoihal txikia)
- Arropa egokia (praka luzeak)
- Mendiko botak edo katiuskak
- Kirola egiteko oinetakoak
- Etxeko zapatilak
Oso garrantzitsua:
- Ikasleek haien maletan ezin dute medikaziorik eraman.
- Ezin da gozoki, janari edo edaririk eraman.
- Arropa eta ikasleen gauza guztiek izena izan beharko dute.
Kolonien prezioa 117,5€-koa izango da, eta hurrengo ordainagirian kobratuko da.







