ERRIGORA – Udaberriko kanpaina.

Ezagutzen al duzu Errigoraren udaberriko kanpaina? Eskutik Eskura deitzen da, eta bertan Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuak (oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta ardo loteak) Euskal Herri osora banatzen ditugu jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. Orain da jauzia emateko unea! Euskarari bultzada eman diogun gisa berean eman diezaiogun elkadura burujabetzari ere! Denon onura elikatzen duen ereduaren…

INAUTERIAK SANTURTZIN MARTXOAK 8

🎭 KAIXO FAMILIA! 🎭 Iñauteriak amaitu direla uste zenuten? Ba ez! 🥳 Oraindik ere aukera paregabea dugu primeran gozatzeko! 🔴🔵🟡🟢 Ez gorde oraindik mozorroa… kolore eta dibertsio gehiagorekin itzuliko gara! 🌈✨ Martxoaren 8an, larunbata, berriro elkartuko gara Santurtziko Inauterietan gozatzeko eta dantza egiteko. 📍 Non? Sardinera parkean ⏰ Zein ordutan? 18:00etan elkartuko gara prestatzeko, eta…

BIZKAIGANERA GOAZ! (HH, 5 URTE)

Martxoaren 13an, HH 5 urteko ikasleak Bizkaiganera (Errigoiti) joango gara. Bertan, alde batetik, ikuiluko animaliak eta haien egunerokoa ezagutuko dugu. Beste aldetik, gaztategian ekintza desberdinak gauzatuko ditugu. Eraman beharrekoa: Arropa eta oinetako erosoak Motxilan muda oso bat Bazkaria eta edaria Hamaiketakoa ez da beharrezkoa, gazta dastaketatxo bat egingo dugu eta. Txangoaren prezioa: 20,10€, apirileko erreziboan…

ZIRIMOLA – UDAKO AISIALDI ESKAINTZA

Zirimola Aisialdi Taldeak uda honetarako prestatutako UDAKO AISIALDI ESKAINTZA aurkezten dizuegu, haur eta gazteek udaz goza dezaten eta hori guztia euskaraz biziz. Udaleku eskaintza anitza eta erakargarria prestatu dugu, haur bakoitzaren beharrak eta interesak kontuan hartuta. Izen-ematea martxoaren 4an irekiko da, eta udan esperientzia ahaztezina bizi nahi baduzue, ez galdu informazioa! Aukera paregabea da zuen…

IBILALDIAREN DENDA IBILTARIA

Eguzkibegiko Ibilaldiaren Denda Ibiltaria Martxoaren 7an, 16:30etik 18.00etara. Bihotz Gaztea Ikastolan Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatutako Ibilaldia 2025 ekimenaren barruan, Denda Ibiltaria martxoaren 7an iritsiko da ikastolara. Ekimen hau Bizkaiko ikastolen aldeko festa ospetsuaren parte da, eta bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea da, baita ikastolen proiektua sendotzea ere. Denda Ibiltarian, Ibilaldia 2025eko merchandising produktuak…

AZTERKOSTA SARIAK

Azterkosta lehiaketan gure ikasle den Jokin Imazek 1. kategoriako saria irabazi du. Sariak otsailaren 22an Bilboko Itsas Museoan egin zen ekitaldian banandu ziren. Zorionak Jokin! Azterkosta udazkeneko kanpaina bat da, euskal kostaldearen ezagutza eta haren egoera ekologikoaren ikerketa sustatzen dituena. Aztertu programaren barruan dago. Aztertu Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, ingurumena ezagutuz eta herritarren parte-hartzea…

Heldu dira inauteriak!

Heldu da beraz mozorrotzeko eta dantza zein algararako garaia! Hori dela eta, hurrengo otsailaren 28an, ostirala, ikastola guztia kolorez jantziko da eta 0-3 urte bitarteko ikasleek jaia ikastolan bertan ospatuko duten arren, goizeko 10:00etan HH4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, ohiko kalejirari ekingo diote herrian zehar irakasleekin eta gurekin parte hartzera animatzen diren gurasoekin batera. Jaiari…

GUGGENHEIM MUSEORA GOAZ! (HH, 5 URTE) _ GUGGENHEIM MUSEORA GOAZ! (HH, 5 URTE)

HHko 5 urteko ikasleek otsailaren 21ean Guggenheim Museora irtenaldi bat egingo dute. Museoan zehar ibilbide malgua egin ahal izango dute eta erakusketa bat edo gehiago ikusteko aukera izango dute. Ikasle bakoitzak hamaiketakoa, ura, eta badaezpada, aldatzeko arropa eraman beharko du. Txango honen prezioa 9,5 eurokoa izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko da. Egun horretako ordutegia…

LAN POLTSA

Gure hezkuntza taldea indartzeko asmoz, lan poltsa irekitzen dugu ondorengo lanpostuetarako: 1. Hezkuntza Bereziko Laguntzailea Baldintzak: Gizarteratze Goi Mailako Gradua edo Haur Hezkuntzako Goi Mailako Gradua. Euskara C1 maila. 2. Haur Hezkuntzako Hezitzaileak Baldintzak: Haur Hezkuntzako Goi Mailako Gradua. Euskara C1 maila. Ekimen honek hezkuntza-kalitatea eta inklusioa bermatzea du helburu, eta horretarako, kualifikatutako profesionalei lan-aukerak…

AGATE DEUNA

Urte berri eta inauteri bitarteko aro honetan, negu bihotzean alegia, geure-geureak ditugun ohitura zaharrak ospatzen ditugu: San Blas egunean (otsailaren 3an) samako harien bedeinkapena, Kandelerio edo kandelaria egunean kandela edo suen bedeinkapena eta, zalantzarik gabe, Bizkaia osoan ezagun, bizi eta zabalduena den Santa Águeda edo Agate Deuna. Zergatik ospatzen da Agate Deuna? Agate Deuna eguna…