Santurtzin aurkeztu da Ibilaldia 27 edizioa

Pasa den ostiralean, urriak 16, Ibilaldia 27 Bizkaiko ikastolen jaiaren aurkezpen ofiziala egin zen Santurtzin. Ekitaldian zehar azpimarratu ziren auzolanaren balioa eta eskualdean euskarari emandako bultzada. Antolakuntzaren aldetik esker oneko mezu zintzoa helarazi nahi zaie familia guztiei eta langile taldeari emandako inplikazio, ilusio eta ahaleginagatik, ezinbesteko zutabeak baitira jaialdi hau egi bihurtzeko.

IBILALDIA Dendaren inaugurazioa

Ibilaldiaren denda ofiziala zabaldu da dagoeneko Santurtzin, eta herritar zein euskaltzale guztiak bertaratzera gonbidatuta daude. Bertan, antolakuntzak prestatutako arropa, osagarri eta material ezberdinak egongo dira eskuragarri, euskararen aldeko jaia babesteko. Denda Antonio Alzaga etorbideko 32A zenbakian dago kokatuta, eta urrian zehar ondorengo ordutegian egongo da zabalik: Astelehenetan: 10:00 – 13:00 Asteartetan: 17:00 – 20:00 Ostegunetan:…

IBILADIAREN AURKEZPENA IKASTOLAN

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu nagusiak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, bertaratutakoek denda ibiltariaz gozatzeko aukera izan dute. Aurkezpenaren puntu nagusiak: Komunitatearen harrera eta denda ibiltaria: Arratsaldeko 17:00etan hasitako ekitaldian, giro ezagunean eta…

BADATOR IBILALIDA

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia ’27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela ekitaldi soil bat izango… Benetako festa-eguna baizik! 💃🕺 📅 Urriak 16 📍 Santurtzi (Portua) EGITARAU BIZIA:  🎺 18:30 Agurra – Hasiera bikaina emateko!  🎤 18:45…

DOAKO GONBIDAPENA — AZKEN AUKERA HAU BIZITZEKO

 Larunbata, irailak 19  15:15  Galarreta Frontoia · Hernani Larunbat honetan erremonte arratsalde erabakigarria biziko dugu Galarretan.  AZPIROZ vs EZKURRA II  Buruz buruko Erremonte Txapelketaren ligaxkako azken partida. Dena dago jokoan: irabazleak finalerako sailkapena ziurtatzeko aukera izango du; galtzailea, berriz, txapelketatik kanpo gera daiteke. Eta partida honek badu beste osagai berezi bat: Oriamendik Galarretan antolatutako etapa honetako azken…

Akarlandara irteera Haur Hezkuntza 3, 4 ETA 5 URTE.

Maiatzaren 21ean, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko geletako ikasleak Akarlandara   joango dira. Eraman beharrekoa: Zira. Mendian ibiltzeko oinetako egokiak. Motxilan beste muda oso bat. Hamaiketakoa. Bazkaria eta edaria. Txangoaren prezioa: 6,5€, ekaineko erreziboan kobratuko da. Kontu korrontea emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute maiatzaren 18a baino lehen. Egun horretako ordutegia ohikoa izango…

TANTA zozketa 2026

Mezu honen bidez, aurten ere TANTA ekimena martxan dagoela gogorarazi nahi dizuegu. Baina aurten, inoiz baino garrantzi handiagoa du guretzat. Zer da TANTA? TANTA ez da txartel bat bakarrik; Euskal Herriko Ikastolen proiektua bultzatzeko lankidetza-tresna nagusia da. Lehen jai bakoitzak egiten zituen zozketak ordezkatu ditu, indarrak batzeko eta proiektu komunari bultzada bateratu bat emateko. Zergatik…

LURRASKA HAUR HEZKUNTZA 5 URTE

HH 5 gelako ikasleak (Aitziber eta Ane), ekainaren 1ean eta 2an Lurraska Baserri Eskolara joango gara, bi egun pasatzera. Lurraska, Ingurugiro hezkuntzarako zentroa, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dago. Ajangiz herrian, Gernikatik hurbil. Ekainaren 1ean, astelehenean, goizeko 9:30ak aldera ikastolatik irtengo gara eta ekainaren 2an, 16:00etan bueltatuko gara. Haurren bila Buenavista auzoaren aldapan dagoen autobus geltokira…