Ibilaldia 2027, Lekukoa jaso dugu! Aurkezpena asteartean

Atzo egun berezia eta hunkigarria bizi izan genuen gure ikastolan. Kirikiño Ikastolak Ibilaldia 2027ko lekukoa eskuz aldatu zigun, eta honekin batera, hurrengo urteko ikastolen jai handia antolatzeko erronka eta ardura politari hasiera eman diogu. Ilusio handiz beteriko urtea dugu aurretik, gure komunitatea indartzeko eta euskararen alde denok batera lan egiteko aukera paregabea. Baina bidaia hau…

TANTA zozketa 2026

Mezu honen bidez, aurten ere TANTA ekimena martxan dagoela gogorarazi nahi dizuegu. Baina aurten, inoiz baino garrantzi handiagoa du guretzat. Zer da TANTA? TANTA ez da txartel bat bakarrik; Euskal Herriko Ikastolen proiektua bultzatzeko lankidetza-tresna nagusia da. Lehen jai bakoitzak egiten zituen zozketak ordezkatu ditu, indarrak batzeko eta proiektu komunari bultzada bateratu bat emateko. Zergatik…

Bihotz Gaztea Ikastolaren 60.urteurrena

  Bihotz Gaztea Ikastolak 60 urte: Ospakizun eta Hitzaldi Egitaraua Bihotz Gaztea Ikastola bere 60. urteurrena ospatzen ari da, sei hamarkadatako herrigintza eta hezkuntza ibilbidea omentzeko asmoz. Hori dela eta, maiatzerako egitarau berezia prestatu dugu, hitzaldi interesgarriekin eta herri-ekitaldi nagusi batekin. Hitzaldiak Ikastolan Gure komunitatea formatzen jarraitzeko, bi saio garrantzitsu izango ditugu maiatzaren hasieran: Maiatzak…

Familiak eta eleaniztasuna

Gure ikasleen euskararen erabilera indartu nahi dugu. Hori dela eta, zuen laguntza eskatzen dizuegu. Familiek asko egin ahal dute ikasleen euskara erabileran. Honen inguruan aritzeko webinar batean parte hartzea eskatzen dizuegu. Webinar hau etxetik zein ikastolan bertan ikusi ahal izango duzue.  Apirilak 22an, arratsaldeko 18:00-19:00 bitarte “Familiak eta hizkuntzaren atxikimendua”  webinerra izango dugu Kike Amonarrizekin.…

EUSKARAREN ETXERA (DBH 2)

Datorren martxoaren 24an, asteartea DBH2ko ikasleak Bilbora joango dira Euskararen etxea bisitatzera. Ikasleak ikastolara etorriko dira eta hemendik aterako gara metroan. Bisitaren ondoren Bilboko leku enblematikoak ezagutzeko jarduera bat egingo dute. Ikasleak ohiko ordutegian egongo dira bueltan ikastolan. Goiz osoko irteera denez, hamaiketakoa eramatea gomendatzen da. Ezinbestekoa da Barik-a kargatuta eramatea lau bidaiatarako.

Bultzatu KORRIKA 24: Orain Ikastolan eta BIZUM bidez ere bai!

Korrikako 24. edizioa hastear dago eta dakizuenez, gure ikastolak beti parte hartzen du ekintza honen antolakuntzan kilometro bat erosten. Aurten ere AEKri eta euskarari laguntzen jarraitzeko asmoarekin, itsulapiko bat aterako dugu arratsaldetan (ikasleen irteera-orduan) eta goiz batzuetan zuen ekarpenak jasotzeko.   ¡Lortu dugu! Orain zure ekarpena Bizum bidez egin dezakezu Lehen iragarri genizuen bezala, ikastolara…

Martxoak 13, Korrika arratsaldea.

Gure Ikastolak aurtengo Korrikaren parte hartzaile fina izan nahi du, eta horretarako familien laguntza behar dugu. Arratsalde horretan jarduera ezberdinak izango dira Ikastolan. Umeentzako eta euren familientzako tailerrak. Errigora produktuen dastaketa. Bingo musikatua. Korrikaren koreografia. Musika.   Korrikako Itsulapikoa eskuragai izango dugu arratsalde horretan ere bai eta gogoratu ekarpenak 24. edizioko ikastolaren kilometroa erosteko izango…

Korrikako ekintzak

Aurten 24. Korrika ospatuko dugu, eta Bihotz Gaztea Ikastolak betikolez bat egin nahi du ekimen honekin. Horretarako gure herrian, Santurtzin antolatuko diren ekimenen berri eman nahi dizuegu, parte har dezazuen, eta aurten gure ekimen propiora gonbidatu nahi zaituztegu, ikastolan bertan.   Ekimenak: Martxoak 6: Zirkugintza 18:00etan Gernika parkean, umeei eta familiei zuzenduta. Martxoak 6: Binilo…

mozorro-tailerra eta entseguak

Ikastolako inauteriak otsailaren 13an ospatuko ditugu eta aurten Euskal Herriko mitologia omendu nahi dugu. Guztion artean ibilbide sinboliko eta alaia egin nahiko genuke. Horra doaz ideia batzuk: mozorroen proposamenak   Ikasturte honetan, urtarrilean eta otsailean, mozorroak gauzatzeko eta dantzaren entseguak egiteko tailerrak antolatu nahi ditugu ikastolan. Elkarlanean ideia asko eta anitzak izan ditzakegu eta esku-lanetan…