Santurtzin aurkeztu da Ibilaldia 27 edizioa

Pasa den ostiralean, urriak 16, Ibilaldia 27 Bizkaiko ikastolen jaiaren aurkezpen ofiziala egin zen Santurtzin. Ekitaldian zehar azpimarratu ziren auzolanaren balioa eta eskualdean euskarari emandako bultzada. Antolakuntzaren aldetik esker oneko mezu zintzoa helarazi nahi zaie familia guztiei eta langile taldeari emandako inplikazio, ilusio eta ahaleginagatik, ezinbesteko zutabeak baitira jaialdi hau egi bihurtzeko.

IBILADIAREN AURKEZPENA IKASTOLAN

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu nagusiak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, bertaratutakoek denda ibiltariaz gozatzeko aukera izan dute. Aurkezpenaren puntu nagusiak: Komunitatearen harrera eta denda ibiltaria: Arratsaldeko 17:00etan hasitako ekitaldian, giro ezagunean eta…

BADATOR IBILALIDA

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! πŸš€ Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia ’27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela ekitaldi soil bat izango… Benetako festa-eguna baizik! πŸ’ƒπŸ•Ί πŸ“… Urriak 16 πŸ“ Santurtzi (Portua) EGITARAU BIZIA:  🎺 18:30 Agurra – Hasiera bikaina emateko!  🎀 18:45…

URRIAK 1 IBILALDIAREN Aurkezpen bilera Ikastolan

Bidean da Ibilaldia 2027: batzordeak martxan jartzeko bilera eta izen-ematea zabalik 2027ko Ibilaldia antolatzeko erronka polit eta zirraragarria abian da. Ikastolen jaia komunitate osoaren elkarlanari esker eraikitzen denez, proiektua garatzen jarraitzeko batzorde ezberdinak osatu eta martxan jartzeko garaia iritsi da. Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua. Proiektuak…

Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834

Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada Euskal Herriko Ikastolen aldekoΒ Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartel irabazleaΒ Azpeitiko Ikastolak saldu du. ZozketakΒ 60.000 euroko sari bakarraΒ banatzen du eta irabazlea dagoeneko agertu da, beraz, saria egiaztatzeko…

Ibilaldia 2027, Lekukoa jaso dugu! Aurkezpena asteartean

Atzo egun berezia eta hunkigarria bizi izan genuen gure ikastolan. KirikiΓ±o Ikastolak Ibilaldia 2027ko lekukoa eskuz aldatu zigun, eta honekin batera, hurrengo urteko ikastolen jai handia antolatzeko erronka eta ardura politari hasiera eman diogu. Ilusio handiz beteriko urtea dugu aurretik, gure komunitatea indartzeko eta euskararen alde denok batera lan egiteko aukera paregabea. Baina bidaia hau…

IBILALDIRAKO AUTOBUSA

IBILALDIA (Galdakao)Β  MAIATZAK 25 – AUTOBUSAREN ANTOLAKETA Bihotz Gaztea Ikastolak autobusa jarriko du Galdakaon egingo den Ibilaldira joan-etorrian parte hartu nahi duzuenentzat. Irteera: Santurtziko parkean (Murrieta etorbidea), goizeko 9:30ean Itzulera: Galdakaotik, arratsaldeko 18:30ean Prezioa: 8 € Izen-ematea eta ordainketa: Ikastolako idazkaritzan, 8:00etatik 17:00etara. Azken eguna: maiatzaren 22a, osteguna. Adingabeek nahitaez heldu arduradun batekin eman beharko…

IBILALDIAREN DENDA IBILTARIA

Eguzkibegiko Ibilaldiaren Denda Ibiltaria Martxoaren 7an, 16:30etik 18.00etara. Bihotz Gaztea Ikastolan Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatutako Ibilaldia 2025 ekimenaren barruan, Denda Ibiltaria martxoaren 7an iritsiko da ikastolara. Ekimen hau Bizkaiko ikastolen aldeko festa ospetsuaren parte da, eta bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea da, baita ikastolen proiektua sendotzea ere. Denda Ibiltarian, Ibilaldia 2025eko merchandising produktuak…