Euskalit-en ‘Kudeaketa Laburra’ lehiaketa irabazi dugu!

Bihotz Gaztea Ikastolak Lidergo Partekatua gaiari buruzko bideoarekin irabazi du saria. Pozarren gaude, Euskalit-ek antolatutako “Gestión en Corto / Kudeaketa Laburrean” lehiaketaren 9. edizio irabazleak izan garela iragartzeko. Sari honek gure Ikastolaren funtsezko balioa aitortzen du: Lidergo Partekatua. Gure bideoak, Ikastolako pertsona guztiok —familiak, langileak eta ikasleak— nola lan egiten dugun erakusten du, eredu partekatu…

MAHAI-INGURU Lidergoaren hedapena kudeaketa eraginkor eta partekatu baterako

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLAk ekitaldi bat antolatuko du EUSKALITek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan. Ekitaldiaren izenburua Lidergoaren hedapena kudeaketa eraginkor eta partekatu baterako da, eta urriaren 16an izango da, Bihotz Gaztea Ikastolan. Zatoz gurekin eta parte hartu zuk ere bai! Ekitaldian parte hartzeko izena eman behar da. IZEN-EMATE INFORMAZIOA   Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea udazkenero antolatzen da, eta kudeaketa- eredu…

NAFARROA OINEZ 2025

Nafarroa Oinez 2025: Ikastolen Festa Urtero bezala, euskara eta euskal hezkuntza bultzatzeko hitzordu nagusia dugu aurretik: Nafarroa Oinez! Aurten, urriaren 19an , Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolak antolatuko du festa handia, “Buruz, bihotzez, oinez!” lelopean. Gure Ikastolatik, Bihotz Gaztea Ikastolatik, komunitate osoari gonbidapen berezia luzatu nahi diogu festara hurbiltzeko. Nafarroako Ikastolen proiektu hezitzaile propioa eta…

Eskola Agenda 2030

Bihotz Gaztea ikastolak Eskola Agenda 2030 proiektua garatzen jarraituko du aurten ere, bai ikastola barnean, gure ikasleen artean iraunkortasuna eta herritartasun arduratsua sustatzeko helburuarekin, eta baita Santurtziko mailan ere, herriko beste ikastetxeekin elkarlanean. Ekimen honen bidez, ingurumenaren zaintza, berdintasuna, osasuna eta gizarte justizia bezalako garapen jasangarrirako helburuak (GJH) lantzen jarraituko dugu, ikasleak protagonista bihurtuz eta…

IRTEERA BASONDORA

Kaixo familiak! Pozik jakinarazten dizuegu urriaren 17an HH4 eta HH5ko ikasleak Basondora joango direla egun-pasa! 🐻🦉🌿 Basondo Kortezubin dagoen animalia basatien aterpe eta zaintza gunea da. Bertan, gizakiok zauritu edo abandonatutako animaliak zaintzen dituzte, eta berriro askatu ezin direnak baldintza onetan bizi dira. Helburua naturarekiko eta animaliekiko errespetua lantzea da, eta txango hau animalia horiek…

KILOMETROAK 2025 ELGOIBAR

Igande honetan, urriaren 5ean, festa giroa nagusituko da Elgoibarren: heldu da Kilometroak 🎉! Egun bikaina familian, lagunekin edo kuadrillan pasatzeko, eta aldi berean herria eta inguruak ezagutzeko aukera paregabea. Denetarik izango da: musika, tailerrak, jolasak, herri kirolak, jan-edan ona eta askoz gehiago. Ikastolak egitarau betea prestatu du, txikienek zein nagusiek primeran pasa dezaten. PROGRAMA Gainera,…

EUSKALIT-en “Kudeaketa Laburrean” finalistak gara! Eman zure botoa gure proiektuari.

Pozik jakinarazten dugu finalista gisa hautatu gaituztela Kudeaketa Laburrean lehiaketaren bederatzigarren edizioan, EUSKALIT-ek antolatuta, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean (euskalit.net). Lehiaketa honek modu sortzailean eta ikusgarrian kudeaketa berriak zabaltzea du helburu. Parte hartze honekin gure lan-eredua, balioak eta esperientziak komunitatearekin partekatu nahi ditugu, eta kudeaketa aurreratuari buruzko eztabaida sustatu. Orain zure laguntza behar dugu: Publikoaren Saria…

IRAILEKO GELA BILERA OROKORRAK

Iraileko guraso bilera orokorrak ondorengo egunetan izango dira:  BILERAK: Bi aukera egongo dira, bata 16:35ean gaztelaniaz eta euskaraz 17:30ean Irailaren 29an Haur Hezkuntza 2. ziklo HARRERA GELA Irailaren 15ean Lehen Hezkuntza 1. ziklo (1., 2. eta 3.mailak) HARRERA GELA Irailaren 23an DBH Irailaren 17an Lehen Hezkuntza 2. ziklo.(4., 5. eta 6.mailak)   Gelako bilera hauek garrantzitsuak direla…