ESKULAN LEHIAKETA 2026

Agenda 2030eko 12. helburua Ekoizpen eta kontsumo arduratsua dela kontuan izanik, eta aurreko urteetan jasotako arrakasta ikusirik, hemen duzue berriz eskulan lehiaketa. Beraz, familia osoa jar zaitezkete lanean: haurrak, gurasoak, aitite-amamak… GAIA Gai librea da. Baldintza bakarra, birziklatutako materialaz eginda egon behar dela. PARTAIDEAK Ikastolako familiak. KATEGORIAK Hiru kategoriatan banatuko dugu lehiaketa: Haur Hezkuntzako ikasleak…

2025eko ESKULAN LEHIAKETA

ESKULAN LEHIAKETA 2025 Eskerrik asko!!!   Ikasturtero bezala material birziklatuen eskulan lehiaketa antolatu dugu Ikastolan. Aurten 57 eskulan aurkeztu dira 2 kategorietan banatuta: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.  Ikastolako Ingurumen Batzordetik eskertu nahi dizuegu zuen partaidetza, aurkeztutako eskulanak oso politak eta originalak izan baitira.    ESKERRIK ASKO!!!   Ikasturte honetako ikasle saridunak hauek izan dira:…

Bigarren Eskuko Bizikleten Azoka

Bigarren Eskuko Bizikleten Azoka PARKE ZENTRALA – 10:00etatik 14:00etara Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea, www.merkabi.eus/santurtzi helbidean aurkituko duzun formularioa betez edo 943 670 249 telefonora deituz. Bizikletak uzteko hitzordua emango da. Gordailu-salmentako zerbitzuan bizikletak uzteko ordutegia: 8:00etatik 10:00etara. Egoera onean dauden erabilitako bizikletak bakarrik onartuko dira. Parte hartzeko, adin nagusikoa izan behar da eta…

Zer da aerotermia? Eta zergatik aukeratu du Ikastolak sistema hau?

Zer da aerotermia? Eta zergatik aukeratu du Ikastolak sistema hau? Bideo honetan, Marta eta Irati, DBHko 3. mailako ikasleek, Andone zuzendaria elkarrizketatu dute, Ikastolan aerotermia-sistema bat ezarri dutelako. Aerotermia teknologia bat da, aireko energia aprobetxatzen duena eraikinak berotzeko eta hozteko, modu eraginkor eta jasangarrian. Sistema berri honekin, Ikastolak beste urrats bat eman du iraunkortasunaren bidean,…

AZTERKOSTA SARIAK

Azterkosta lehiaketan gure ikasle den Jokin Imazek 1. kategoriako saria irabazi du. Sariak otsailaren 22an Bilboko Itsas Museoan egin zen ekitaldian banandu ziren. Zorionak Jokin! Azterkosta udazkeneko kanpaina bat da, euskal kostaldearen ezagutza eta haren egoera ekologikoaren ikerketa sustatzen dituena. Aztertu programaren barruan dago. Aztertu Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, ingurumena ezagutuz eta herritarren parte-hartzea…

Eskola-Agenda 2030: udal dimentsioa

Aurreko komunikazio batean esan genuen modura, ikasturte honetan udala eta Arazi enpresarekin batera egingo dugu lan Agenda 2030 proiektua aurrera eramateko.   Lehengo jarduera, proiektuari hasiera ofiziala emateko, udal eskola foroa izango da.   Urtarrilaren 16an, goizeko 10:00etan, udaletxean bilduko gara ingurumen batzarretako ordezkariok, irakasleok eta  ikasleok. Udalaren partetk ongi-etorria jaso ondoren ikasturte honetarako helburuak…

Agenda 2030 proiektua martxan

  Ikasturte honetarako, 2024-25, Santurtziko udalak “ARAZI Heziketa” enpresa kontratatu du herriko ikastetxeen proiektuen laguntza eta jarraipenerako.   Ikastetxe guztion artean erabaki dugu 11. G.I.H. lantzea, “Hiri eta komunitate jasangarriak”. Helburu honen baitan hainbat alor jorra daitezke: parkeak eta berdeguneak, irisgarritasuna, bidegorriak, trafikoa, garraio publikoa, zarata, airearen kalitatea…   Ikastolako ingurumen batzarrak osatuta daude eta…

TABAKOAREN KONTRA

Aurreko maiatzaren 31an Ikastolako Ingurumen Batzordeko LH 5. maila, LH 6. maila eta DBHko ikasle batzuk Santurtziko beste ikastetxeko ikasleekin eta herritar bolondresekin batera, zigarrokinen bilketan aritu ginen. Ekimena Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearena izan zen eta Santurtziko Udalaren laguntza izan zuen. Ikasleak gogotsu aritu ziren eta lan horretan ikusten gintuzten Santurtziar askok esker oneko hitzak…

ESKULAN LEHIAKETA 2024: SARIDUNAK

Ikasturtero bezala material birziklatuen eskulan lehiaketa antolatu dugu Ikastolan. Aurten 56 eskulan aurkeztu dira 3 kategorietan banatuta: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Ikastolako Ingurumen Batzordetik eskertu nahi dizuegu zuen partaidetza, aurkeztutako eskulanak oso politak eta originalak izan baitira. Eskerrik asko! Ikasturte honetako ikasle saridunak hauek izan dira: HAUR HEZKUNTZA Izane Lopez | Eskulana:…