HITZALDIA CESAR BONA: HEZKUNTZA GIZARTIATZEA

Cesar Bona Santurtzira dator gurekin hezkuntza arloan duen ezagutza eta esperientzia partekatzera. Maisu, idazle eta hizlari, irakaskuntzarekin eta haurren eskubideekin lotutako hainbat elkarteen aitortza jaso du. Entzumena, enpatia, ezberdintasunekiko errespetua, haurrek eta nerabeek gizartean parte hartzea eta bizikidetzarako hezkuntza dira defendatzen dituen zutabeak. Funtsezkotzat jotzen ditu konpromiso soziala eta naturarekiko errespetua, gizakiaren hezkuntza integralaren zati…

HELDU DIRA INAUTERIAK!

Heldu da beraz mozorrotzeko eta dantza zein algararako garaia! Hori dela eta, hurrengo otsailaren 9an, ostirala, ikastola guztia urtaroz jantziko da eta 0-3 urte bitarteko ikasleek jaia ikastolan bertan ospatuko duten arren, HH 4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, ohiko kalejirari ekingo diote herrian zehar irakasleekin eta gurekin parte hartzera animatzen diren gurasoekin batera. Jaiari Mirabueno…

ELUR TAILERRA HH 1. ZIKLOAN

Negua iritsi da eta horrek denbora aldaketa dakar. Iritsi da, elurrarekin lehen harremanak izateko garaia. Bikarbonatoaren eta uraren nahasteak gure elurra sortzeko aukera eman digu. Haurrek ikasten dute, manipulatzen duten bitartean. Manipulatzea pentsatzea bezalakoa da, eta horregatik da garrantzitsua zentzumenak estimulatzea. Ukitzea, arrastatzea, egitea, desegitea, eraikitzea, begiratzea… objektuen propietateak eta ezaugarriak ezagutzen laguntzen diete haurrei.

AGATE DEUNA 2024

Urte berri eta inauteri bitarteko aro honetan, negu bihotzean alegia, geure-geureak ditugun ohitura zaharrak ospatzen ditugu: San Blas egunean (otsailaren 3an) samako harien bedeinkapena, Kandelerio edo kandelaria egunean kandela edo suen bedeinkapena eta, zalantzarik gabe, Bizkaia osoan ezagun, bizi eta zabalduena den Santa Águeda edo Agate Deuna. Agate Deuna eguna otsailaren 5a den arren, bezperan…