Bihotz Gaztea Ikastolaren 60.urteurrena

  Bihotz Gaztea Ikastolak 60 urte: Ospakizun eta Hitzaldi Egitaraua Bihotz Gaztea Ikastola bere 60. urteurrena ospatzen ari da, sei hamarkadatako herrigintza eta hezkuntza ibilbidea omentzeko asmoz. Hori dela eta, maiatzerako egitarau berezia prestatu dugu, hitzaldi interesgarriekin eta herri-ekitaldi nagusi batekin. Hitzaldiak Ikastolan Gure komunitatea formatzen jarraitzeko, bi saio garrantzitsu izango ditugu maiatzaren hasieran: Maiatzak…

Ikastola buru-belarri aritu da Santurtziko APNABIk antolatutako martxan

Joan den igandean, Santurtziko kaleak urdinez eta elkartasunez bete ziren. Gure ikastolak modu aktiboan parte hartu zuen APNABIk (Bizkaiko Autismo Elkartea) antolatutako martxan; autismoa ikusarazteko eta gizarte inklusiboagoa eta kontzienteagoa sustatzeko hitzorduan, hain zuzen ere. Konpromiso itzela Goizeko lehen orduetatik, ikastolako familia, ikasle eta irakasle ugarik bat egin genuen udalerria zeharkatu zuten ehunka lagunekin. Ibilaldiaz…

UDALEKUAK 2026: “EMAN HEGOAK”

UDALEKUAK 2026: “EMAN HEGOAK” Uda hurbiltzen ari dela eta, pozik jakinarazten dizuegu aurten ere “Eman Hegoak” udalekuak martxan jarriko ditugula. Gure helburua haurrek euskaraz ondo pasatzea, lagun berriak egitea eta oporrez gozatzea da, ingurune seguru eta dibertigarri batean. Hona hemen udalekuen xehetasun nagusiak: Datak eta Ordutegia Egunak: Ekainaren 22tik uztailaren 17ra arte. Ordutegia: 09:00etatik 13:00era.…

Familiak eta eleaniztasuna

Gure ikasleen euskararen erabilera indartu nahi dugu. Hori dela eta, zuen laguntza eskatzen dizuegu. Familiek asko egin ahal dute ikasleen euskara erabileran. Honen inguruan aritzeko webinar batean parte hartzea eskatzen dizuegu. Webinar hau etxetik zein ikastolan bertan ikusi ahal izango duzue.  Apirilak 22an, arratsaldeko 18:00-19:00 bitarte “Familiak eta hizkuntzaren atxikimendua”  webinerra izango dugu Kike Amonarrizekin.…

ESKULAN LEHIAKETA 2026

Agenda 2030eko 12. helburua Ekoizpen eta kontsumo arduratsua dela kontuan izanik, eta aurreko urteetan jasotako arrakasta ikusirik, hemen duzue berriz eskulan lehiaketa. Beraz, familia osoa jar zaitezkete lanean: haurrak, gurasoak, aitite-amamak… GAIA Gai librea da. Baldintza bakarra, birziklatutako materialaz eginda egon behar dela. PARTAIDEAK Ikastolako familiak. KATEGORIAK Hiru kategoriatan banatuko dugu lehiaketa: Haur Hezkuntzako ikasleak…

ZIRIMOLA. Udako aisialdi eskaintza 2026.

Zirimolak ilusioz beteriko udako eskaintza prestatu du, euskarazko aisialdi hezitzailea ardatz hartuta. Euskal Herriko haur eta gazteen saretzea bultzatu nahi da, gure txokoak eta natura ezagutuz. Giro atsegin eta seguru batean, parte-hartzaileen sormena, autonomia eta bizikidetza lantzea da helburua, Zirimolako Hezitzaile Eskolan formatutako profesionalen eskutik.   Datu Interesgarriak eta Egitarauak Udaleku Irekiak: Ikastolan bertan egiten…

TOKI ALAIRA GOAZ! (HH, 4 URTE)

Apirilaren 17an, HH 4 urteko  ikasleak Toki Alaira (Urkiola) joango gara. Bertan, Urkiolatik ibilbidea egingo dugu, basoan zentzumenen bidez murgilduko gara, Letona korta ezagutuko dugu eta parketxean ekintza desberdinak egingo ditugu. Eraman beharrekoa: Arropa eta oinetako erosoak Motxilan muda oso bat Hamaiketakoa Bazkaria eta edaria Txangoaren prezioa: 16,50€, maiatzeko erreziboan kobratuko da. Egun horretako ordutegia…

Martxoak 13, Korrika arratsaldea.

Gure Ikastolak aurtengo Korrikaren parte hartzaile fina izan nahi du, eta horretarako familien laguntza behar dugu. Arratsalde horretan jarduera ezberdinak izango dira Ikastolan. Umeentzako eta euren familientzako tailerrak. Errigora produktuen dastaketa. Bingo musikatua. Korrikaren koreografia. Musika.   Korrikako Itsulapikoa eskuragai izango dugu arratsalde horretan ere bai eta gogoratu ekarpenak 24. edizioko ikastolaren kilometroa erosteko izango…

Korrikako ekintzak

Aurten 24. Korrika ospatuko dugu, eta Bihotz Gaztea Ikastolak betikolez bat egin nahi du ekimen honekin. Horretarako gure herrian, Santurtzin antolatuko diren ekimenen berri eman nahi dizuegu, parte har dezazuen, eta aurten gure ekimen propiora gonbidatu nahi zaituztegu, ikastolan bertan.   Ekimenak: Martxoak 6: Zirkugintza 18:00etan Gernika parkean, umeei eta familiei zuzenduta. Martxoak 6: Binilo…

ZUHAITZ EGUNA

🌳 Zuhaitz Eguna Santurtzin: Gure Ingurumen Batzordea martxan! Gure ikasleek eskuak lurrera eraman dituzte aurten ere Zuhaitz Egunean. Ingurumen Batzordeko kideak Santurtzi berdeago baten alde aritu dira lanean, espezie autoktonoak landatuz eta biodibertsitatea zainduz. Eredu garaia gure ingurunea babesteko! Eskerrik asko talde, gure herriaren birika zaintzeagatik.