OHIKO BATZAR NAGUSIA 2023

Artezkaritza Kontseiluak kooperatibaren estatutuen 48.2.l atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du: OHIKO BATZAR NAGUSIA Data: 2023ko abenduaren 12an (asteartea). Lekua: Kooperatibako egoitzan. Gimnasioan. Ordua: 17:30ean lehenengo deialdian, 18:00etan bigarrenean. 3. deialdia 18:30ean. Eguneko aztergaiak: Akta onartzeko legeak agintzen duen bi bazkide izendatzea. Aurreko Batzar Nagusiko aktaren txostena irakurtzea. 2022-2023ko ekitaldiko kudeaketa aztertzea eta,…

EUSKARAREN ALDE, AZAROAREN 4AN DENOK BILBORA!

Ikastola familia agurgarria: Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak…

HEZKUNTZA SISTEMAREN LEGE BERRIA

Guraso horiek, Bi urte dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistema osoa arautuko duen lege berri bat lantzen hasi zela Hezkuntza Saila. Legearen lanketa honetan, Ikastolen Elkarteak parte-hartze aktiboa izan du, uste dugulako halako erronka bati arduraz erantzun behar zaiola. Aurreproiektuen inguruko irakurketa kritiko eta eraikitzaileak egin ditugu, ekarpenak proposatu ditugu, agerraldietan parte hartu dugu,…

Abian da PRIMERAN, euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria

Euskal edukiak bermatu eta denentzat eskuragarri jarriko dituen doako plataforma digital berria da. Edukiok ikusgai daude primeran.eus webgunean, SmartTV ezagunenetan, Google Play eta Apple App store-etan, Chromecast bitartez eta Hbbtv-etan; laster gehituko zaio zerrendari Android TV.   Gehiago irakurri

EUSKARA GEHIAGO SINADURA BILKETA

Euskalgintzaren Kontseiluak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Legeak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu du hezkuntza komunitatearekin batera. Astearte arratsaldean aurkeztu dute Gasteizko Foru plazan; hiru puntu zehatz lege berrian berariaz jasotzeko eskatuko diote Lakuako Gobernuari. Batetik, euskara ikas- eta irakats- hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa. Hau da, euskarazko ikasteredu orokortua; bigarrenik,…