DBH 4ko ikasleen ORLA eta DBHko ikasleen azken txangoa

Ekainaren 22an, astelehenean, DBH4. mailako ikasleei agurra emango diegu eta orla banatuko zaie. Lekua: Oriol jauregia Ordua: 12:00 Iraupena: Ordu eta erdi Bestalde, ikasturte amaierako txangoa ekainaren 19an, ostiralean, egingo dugu Sestaoko igerilekuetara (La Benedictara). Irteera: Murrieta etorbidea, Batzoki aurreko autobus geltokia. Ordua: 10:00etan Itzulera: 16:00etan Egun osoko irteera denez, jatekoa eraman behar da.

Akarlandara irteera Haur Hezkuntza 3, 4 ETA 5 URTE.

Maiatzaren 21ean, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko geletako ikasleak Akarlandara   joango dira. Eraman beharrekoa: Zira. Mendian ibiltzeko oinetako egokiak. Motxilan beste muda oso bat. Hamaiketakoa. Bazkaria eta edaria. Txangoaren prezioa: 6,5€, ekaineko erreziboan kobratuko da. Kontu korrontea emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute maiatzaren 18a baino lehen. Egun horretako ordutegia ohikoa izango…

“FÁBRICA LA ENCARTADA”-RA BISITA (LH 1)

LH 1. mailako ikasleek maiatzaren 21ean, Balmasedan dagoen “Fábrica La Encartada” bisitatuko dute. Bertan fabrika ikusi ondoren, ekintza batzuk egingo dituzte. Egun horretarako, hamaiketakoa, bazkaria eta edaria ekarri beharko dute. Irteeraren ordutegia betikoa izango da (9:00-16:30) betiko ateetatik. Irteeraren prezioa 13,50€koa izango da eta hurrengo ordainagirian kobratuko da.

EL POBAL BURDINOLA (LH 2)

LH 2. mailako ikasleek maiatzaren 19an, El Pobal burdinola bisitatuko dute. Bertan burdinola ikusi ondoren, talo tailer bat egingo dute. Egun horretarako, hamaiketakoa, bazkaria eta edariaz gain, mendian ibiltzeko oinetakoak eta txubaskeroa behar izango dituzte. Irteeraren ordutegia betikoa izango da (9:00-16:30). Irteeraren prezioa 12€koa izango da eta hurrengo ordainagirian kobratuko da.

LURRASKA HAUR HEZKUNTZA 5 URTE

HH 5 gelako ikasleak (Aitziber eta Ane), ekainaren 1ean eta 2an Lurraska Baserri Eskolara joango gara, bi egun pasatzera. Lurraska, Ingurugiro hezkuntzarako zentroa, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dago. Ajangiz herrian, Gernikatik hurbil. Ekainaren 1ean, astelehenean, goizeko 9:30ak aldera ikastolatik irtengo gara eta ekainaren 2an, 16:00etan bueltatuko gara. Haurren bila Buenavista auzoaren aldapan dagoen autobus geltokira…

IRTEERA BURDIN HESIAREN MEMORIAREN MUSEORA DBH 4

Datorren apirilaren 24an (ostirala) DBH4.eko ikasleek Berangoko Burdin Hesiaren Memoriaren museoa bisitatuko dute. Irteera honen bidez Social Sciences ikasgaian lantzen den Gerra Zibilaren inguruko ezagupenak sakontzeko aukera izango dute. Irteera goiz osokoa da,14:40etarako bueltan egongo gara, beraz hamaiketakoa eraman ahal izango dute. Bertara joateko Bizkaiko zubia eta metroa hartuko dute ikasleek, beraz, Barik txartela kargatuta…

TOKI ALAIRA GOAZ! (HH, 4 URTE)

Apirilaren 17an, HH 4 urteko  ikasleak Toki Alaira (Urkiola) joango gara. Bertan, Urkiolatik ibilbidea egingo dugu, basoan zentzumenen bidez murgilduko gara, Letona korta ezagutuko dugu eta parketxean ekintza desberdinak egingo ditugu. Eraman beharrekoa: Arropa eta oinetako erosoak Motxilan muda oso bat Hamaiketakoa Bazkaria eta edaria Txangoaren prezioa: 16,50€, maiatzeko erreziboan kobratuko da. Egun horretako ordutegia…

EUSKARAREN ETXERA (DBH 2)

Datorren martxoaren 24an, asteartea DBH2ko ikasleak Bilbora joango dira Euskararen etxea bisitatzera. Ikasleak ikastolara etorriko dira eta hemendik aterako gara metroan. Bisitaren ondoren Bilboko leku enblematikoak ezagutzeko jarduera bat egingo dute. Ikasleak ohiko ordutegian egongo dira bueltan ikastolan. Goiz osoko irteera denez, hamaiketakoa eramatea gomendatzen da. Ezinbestekoa da Barik-a kargatuta eramatea lau bidaiatarako.

LH 2. mailakoak koloniak Baratze Baserri eskolan.

Laster, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleak Baratze Baserri eskolara joango dira (Gauteguiz Arteaga). Martxoaren 5ean irtengo dira ikastolatik eta 6an itzuliko dira Fiorentina tabernan dagoen autobus geltokira. Egun horietako ordutegia ohikoa izango da.  Aste honetan zehar,  zuen seme-alaben datuak eta baimena betetzeko orrialdea jasoko duzue eta ikastolara bueltan ekarri behar izango dute. Orria sinatuta ekartzea derrigorrezkoa…