IKASTOLAKO JAIA, ESKERRIK ASKO!

Eskerrik asko, Ikastolako jaiaren parte izan zareten guztioi! Joan den asteburuan ospatutako Ikastola25 jaia gure komunitatearen lanaren eta elkarlanaren adibide bikaina izan da. Beste behin ere, erakutsi dugu kooperatiba bat garela, non pertsona bakoitzak bere ekarpena egiten duen guztion onerako. Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi: familiei, langileei, laguntzaileei eta, nola ez, antolakuntzako lanetan buru-belarri aritu…

2025eko ESKULAN LEHIAKETA

ESKULAN LEHIAKETA 2025 Eskerrik asko!!!   Ikasturtero bezala material birziklatuen eskulan lehiaketa antolatu dugu Ikastolan. Aurten 57 eskulan aurkeztu dira 2 kategorietan banatuta: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.  Ikastolako Ingurumen Batzordetik eskertu nahi dizuegu zuen partaidetza, aurkeztutako eskulanak oso politak eta originalak izan baitira.    ESKERRIK ASKO!!!   Ikasturte honetako ikasle saridunak hauek izan dira:…

EGITARAUA BIHOTZ GAZTEA IKASTOLAREN JAIA! 2025eko EKAINAREN 14a

Poz handiz gonbidatzen zaituztegu gure ikastolaren ikasturte amaierako festara, ikasturte honetan bizitakoa oroitzeko, elkarrekin egoteko eta komunitate gisa ospatzeko egun berezia izango dena. Jarduera, tailer, lehiaketa, jolas eta une polit ugariz beteriko eguna izango da familia giroan gozatzeko. Gure hezkuntza-komunitate osoak parte har dezazuen eta festaren protagonista izan zaitezten nahi dugu.   🕘 ORDUTEGI GARRANTZITSUAK:…

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA (HH, 3, 4 ETA 5 URTE)

Ikasturte bukaera heltzear dago!! Hori dela eta, Ekainaren 18an, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko geletako ikasleak Akarlanda parkera (Erandio) joango dira. Lekua: AKARLANDA Ordutegia: 9:45-16:00ak arte Eraman beharrekoa: Bisera Mendian ibiltzeko oinetako egokiak. Motxilan beste muda oso bat. Hamaiketakoa. Bazkaria eta edaria (autonomiaz jaten duten janaria) Autobusa 9:45etan irtengo da Fiorentina Taberna ondoan…

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA (HH, 2 URTE)

Datorren ekainaren 20an HH-ko 2 urteko haurrek ikasturte amaierako txangoa egingo dugu. Lekua: Ranzari parkea Ordutegia: 9:45-13:00ak arte Eraman beharrekoa: Bisera Motxilan beste muda oso bat Bazkaria eta edaria (autonomiaz jaten duten janaria) Autobusa 9:45etan irtengo da, beraz, haurren sarrera malgua 9:30ak arte izango da. Egun horretan ez da autobus-zerbitzurik egongo (ikastolatik etxera), beraz, haurren…

25/26 IKASTURTERAKO ESKOLA EGUTEGIAK

Dagoeneko kontsulta ditzakezue 2025-2026 ikasturteko eskola egutegiak. Bertan aurkituko dituzue hurrengo ikasturteko data nagusiak: klaseen hasiera eta amaiera, oporraldiak, jaiegunak eta beste egun seinalatu batzuk. Arretaz errebisatzera animatzen zaituztegu, familia eta eskola hobeto antolatzeko. Beti bezala, edozein aldaketa edo eguneratze gure ohiko kanalen bidez jakinaraziko da. HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA DBH

TORTILLA LEHIAKETA

💚💙Kaixo familia!   Sukaldatzeko gaitasunak erakutsi nahi badituzu, anima zaitez! Zure patata tortilarik onena  egin eta gure tortilaren 2. lehiaketan aurkeztu.   Gainera, ekintza honekin DBH3ko familia boluntarioei hurrengo ikasturtean ikasleek izango duten ikas bidaiaren gastuak ordaintzen lagunduko diezu. Zure tortila, haiek prestatutako beste pintxo batzuekin batera salduko dute.   Zer jakin behar dugun: Nork…