Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834

Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartel irabazlea Azpeitiko Ikastolak saldu du. Zozketak 60.000 euroko sari bakarra banatzen du eta irabazlea dagoeneko agertu da, beraz, saria egiaztatzeko…

Ibilaldia 2027, Lekukoa jaso dugu! Aurkezpena asteartean

Atzo egun berezia eta hunkigarria bizi izan genuen gure ikastolan. Kirikiño Ikastolak Ibilaldia 2027ko lekukoa eskuz aldatu zigun, eta honekin batera, hurrengo urteko ikastolen jai handia antolatzeko erronka eta ardura politari hasiera eman diogu. Ilusio handiz beteriko urtea dugu aurretik, gure komunitatea indartzeko eta euskararen alde denok batera lan egiteko aukera paregabea. Baina bidaia hau…

DBHko 2. maila, kayak txangoa.

Ekainaren 9an, asteartean, DBH2. mailako ikasleek irteera egingo dute Ereagako portura kayak-ean ibiltzera. Goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eramatea gomendatzen dugu. Eraman beharrekoak: – Barik txartela kargatuta – Bainu-jantzia – Toalla – Aldatzeko arropa – Oinetako ITXIAK (hau azpimarratu digute), Kroks, kangrejerak, edo buztitzeko kirol oinetakoak. – Eguzkitarako krema. Hotza edo euria eginez gero, txanoa…

DBH 3. Maila Bilbora irteera

Maiatzaren 19an, (asteartea) DBH3ko ikasleak Bilbora joango dira Agiantza elkartearen lana ezagutzera. Lehenengo eta behin Bilboko Santutxu auzora abiatuko gara, pobrezian bizi diren pertsonei zuzendutako eguneko zentroa eta ostatua ezagutzera. Gero San Francisco auzora abiatuko dira eta bertan COE bisitatuko dugu (lanerako eta orientaziorako gunea). Gero, elkarte honek kudeatzen duen jantoki soziala bisitatuko dute. Bertara…

TANTA zozketa 2026

Mezu honen bidez, aurten ere TANTA ekimena martxan dagoela gogorarazi nahi dizuegu. Baina aurten, inoiz baino garrantzi handiagoa du guretzat. Zer da TANTA? TANTA ez da txartel bat bakarrik; Euskal Herriko Ikastolen proiektua bultzatzeko lankidetza-tresna nagusia da. Lehen jai bakoitzak egiten zituen zozketak ordezkatu ditu, indarrak batzeko eta proiektu komunari bultzada bateratu bat emateko. Zergatik…

LURRASKA HAUR HEZKUNTZA 5 URTE

HH 5 gelako ikasleak (Aitziber eta Ane), ekainaren 1ean eta 2an Lurraska Baserri Eskolara joango gara, bi egun pasatzera. Lurraska, Ingurugiro hezkuntzarako zentroa, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dago. Ajangiz herrian, Gernikatik hurbil. Ekainaren 1ean, astelehenean, goizeko 9:30ak aldera ikastolatik irtengo gara eta ekainaren 2an, 16:00etan bueltatuko gara. Haurren bila Buenavista auzoaren aldapan dagoen autobus geltokira…

Lehen Hezkuntzako 6. mailako Makina-Erremintaren Museora irteera.

LH 6.mailako ikasleek, maiatzaren 15ean, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Makina Erremintaren Museora joango dira, Elgoibarrera. Bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik. Egun osoko irteera izango denez, hamaiketakoa eta  bazkaria ekarri beharko dute.  Betiko ordutegia beteko da (9:00 – 16:30). Irteeraren prezioa 20€koa izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko da.

Bihotz Gaztea Ikastolaren 60.urteurrena

  Bihotz Gaztea Ikastolak 60 urte: Ospakizun eta Hitzaldi Egitaraua Bihotz Gaztea Ikastola bere 60. urteurrena ospatzen ari da, sei hamarkadatako herrigintza eta hezkuntza ibilbidea omentzeko asmoz. Hori dela eta, maiatzerako egitarau berezia prestatu dugu, hitzaldi interesgarriekin eta herri-ekitaldi nagusi batekin. Hitzaldiak Ikastolan Gure komunitatea formatzen jarraitzeko, bi saio garrantzitsu izango ditugu maiatzaren hasieran: Maiatzak…