HH5 psikogelan

HH5 PSIKOGELAN

Gaurko egunean HH5 urteko gelako ikasleak psikogelan egon dira, beraien gaitasun psikomotorra lantzen. Ekintza amaitu eta gero horren inguruko hausnarketa egin dute. [vc_gallery interval=”3″ images=”14169,14170,14171,14173″ img_size=”full”]

Tanta ekimena

TANTA EKIMENA

TANTA elkartasun txartelak etorri dira! Elkartasun ekimen honek bere hirugarren ekitaldia ospatzen du aurten, eta Euskal Herriko ikastolen proiektua indartzea du helburu. Txartel bakoitzak 5 euro balio ditu, eta behin txartela erosita, 60.000 euroko saria duen zozketa batean parte hartzeko aukera izango duzue. Zozketa ekainaren 24an egingo da. Ez galdu aukera eta eman zure tanta!…

Olentzero eguna

OLENTZERO EGUNA!

Gaur ikastolan Olentzero eguna ospatu dugu. Urteari amaiera polit bat eman nahi izan diogu, eta horregatik ziklo guztietan zehar hainbat ekintza antolatu ditugu. Gonbidatu berezi baten bisita ere izan dugu, ezagutzen duzu? Urte berri on! [vc_gallery interval=”3″ images=”14046,14047,14048,14049,14050,14051,14052,14053″ img_size=”full” title=”HH”][vc_gallery interval=”3″ images=”14056,14057,14058,14059,14060,14061,14062,14063″ img_size=”full” title=”LH”][vc_gallery interval=”3″ images=”14040,14041,14042,14043,14044,14045″ img_size=”full” title=”DBH”]

HH Letrekin jolasean

HH5 LETREKIN JOLASEAN

HH5eko ikasleak letrekin jolasean egon dira! Ekintza honetan umeak letra idatziak eta soinuak erlazionatzen hasi dira jolasaren bitartez. Gainera, ezagutzen dituzten hitzak erabili ditugu harreman hori azkarrago egin dezaten. Ariketa honi esker, ezagunak dituzten hitzen silabak erabili dituzte pixkanaka hitz berriak sortzeko. Ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatzia uztartzeko aukera ezin hobea izan dute HH5eko ikasleek!…

Soterak Bihotz Gaztea Ikastola bisitatu du

SOTERAREN BISITA IZAN DUGU!

Pasa den egunean Soteraren bisita izan genuen! Bisita honetarako taldeak irabazitako Caixabank Koroa eta urtean zehar lortutako banderak ekarri zituzten. Giro polit horretan, denboraldian zehar izandako esperientzia batzuk kontatu zizkiguten. Ba al zenekien gaur arratsaldean Soterako liburuaren aurkezpena egingo dela? Liburua “Sotera, es la trainera…” dauka izenburua, eta bertan, 2021eko denboraldian egindako jarraibide bikaina jorratzeaz…

HH gabonetako apaingarriak

HH GABONETAKO APAINGARRIEKIN!

HH bigarren zikloko ikasleek  ikastola apaindu dute! Gabonak hortxe dauzkagu, eta HHn ez gara besoak gurutzatuta geratu. Lanari ekin genion ostiralean, eta beitu zer egin dugun! Kartulina, gometxa eta kolore diferenteak erabiliz ikastola apaindu dugu, urteko garairik garrantzisuenari ongietorria emateko. [vc_gallery interval=”3″ images=”13945,13946,13947,13948,13949,13950,13951,13952″ img_size=”full”]