MUSIKA-TRESNEN LANTEGIA

💚💙…material birziklatuekin eta beste jatorrizko batzuekin egindako musika-tresnak. San Jose de Calasanzeko 🧘🏾‍♂️praktiketako ikasleek 🎵soinudun jarduera bat oparitu digute. Jarduera horretan, ikasleek primeran pasatu dute… ez du axola nork edo zer tresna✌🏼🥁 erabiltzea, garrantzitsuena musika sortzea zen… esperimentatu…

ESKULAN LEHIAKETA 2023: EMAITZAK

Ikasturtero bezala material birziklatuen eskulan lehiaketa antolatu dugu Ikastolan. Aurten 41 eskulan aurkeztu dira 3 kategorietan banatuta: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH. Ikastolako Ingurumen Batzordetik eskertu nahi dizuegu zuen partaidetza, aurkeztutako eskulanak oso politak eta originalak izan baitira. Eskerrik asko! Ikasturte honetako ikasle saridunak hauek izan dira: HAUR HEZKUNTZA Ane eta Irati Ruiz Gure,…

MENDIKOSOLORA GOAZ! (HH, 3, 4 ETA 5 URTE)

Maiatzaren 26an, HH 3 urteko (Garbi eta Laura), HH 4 urteko (Elena eta Kontxi) eta HH 5 urteko (Ane eta Aitziber) ikasleak Mendikosolo parkera joango gara (Arrigorriagara). Bertan ibilbide txiki bat egingo dugu, aintzira baten inguruan, udaberrian mendiko paisaiaren ezaugarriaz jabetzeko. Eraman beharrekoa: Zira Mendian ibiltzeko oinetako egokiak Motxilan beste muda oso bat Hamaiketakoa Bazkaria…

Txapa tailerra Santurtziko Euskararen Astean.

Datorren larunbatean, maiatzaren 6an, Gernika Parkean txapen tailerra egingo dugu, Santurtziko Euskararen Asteko egitarauaren barruan. Santurtziko udalak urtero hainbat elkarterekin batera (gu barne) Euskararen astea antolatzen du zenbait jarduera programatuz.  Aurten maiatzaren 5etik 11ra izango da. Ikastolak maiatzaren 6an, beste zentru batzuekin batera, ume txikientzako tailerrak antolatu ditu. Gure kasuan, txapen tailerra, baina beste ikastetxe…

2023ko IBILALDIRAKO BOLUNTARIOAK

Kaixo ikastolazale, Datorren maiatzaren 21ean egingo da Ibilaldia Ondarroan. Egun horretan, jaia behar den moduan ateratzeko, zuen guztion laguntza beharko dute antolatzaileek. 1.100 boluntario beharko dituzte egun horretako lan ezberdinak egiteko. Hauek dira egin beharrekoak: sarrerak zaindu, edarien txosnetan aritu, ogitartekoen txosnetan aritu, diru-trukeetan egon, segurtasunaz arduratu, mantenu lanak egin, muntaia eta desmuntaia egin, trafikoa…

Ekaineko informazioa eta lanaldi jarraituko jantokia.

Ikasturte amaiera hurbiltzen ari da, eta agendan agertzen diren Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola-egutegiak berrikustean (posta elektronikoz helarazi genizuenak), konturatu gara akats bat dutela. 2022ko maiatzaren 23ko Eskola Kontseiluan, 2022-2023 eskola-egutegia onartu zenean, ekainaren 1a eta 2a lanaldi jarraitukoak dira, hau da, EZ DAGO IKASTOLARIK ARRATSALDEZ. Zuen egutegian goizekoak eta arratsaldekoak direla agertzen da,…

SUMMERCAMP UDALEKUEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIGARRIA ST GEORGE

Familia horiek: St George ‘s English Academytik jakinarazi nahi dizuegu dagoeneko eman dezakezuela izena 3-12 urte bitarteko haurrentzat (2020 eta 2011 artean jaiotakoentzat) Bihotz Gaztea Ikastolako Summer Campen. Matrikula egiteko epea martxoaren 1etik maiatzaren 19ra bitartean egongo da zabalik. Kanpamentuak hiru asteko iraupena izango du, ekainaren 25etik uztailaren 14ra arte, 9:00etatik 14:00etara, eta 1, 2…

UDALEKUAK 2023

Familia agurgarriak: Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu udan antolatuko ditugun UDALEKUen berri emateko! Negulekuak gabonetan, udaberrilekuak Aste Santuan eta orain… Udan, Ingeles udalekuekin batera, zuzenean ikastolak antolatzen dituen hiru asteko UDALEKUAK aurkezten dizkizuegu! Udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 14ra iraungo du, biak barne, 9:00etatik 14:00ak arte. Harrera zerbitzua eskaintzen dugu egunero goizeko 8etatik aurrera eta…