2024/25 IKASTURTEKO EGUTEGI AKADEMIKOA
Hona hemen 2024/25 ikasturteko egutegi akademikoa:
Hona hemen 2024/25 ikasturteko egutegi akademikoa:
Mamarigako kultugunean ekainaren 12tik 19ra Santurtziko ikastetxeetako Agenda 2030eko partaideok argazki erakusketa bat antolatu dugu. Bertan argazkien bidez Santurtzi jasangarriago baten aldeko aldarrikapena egin nahi dugu. Orain gure argazkiak ikastolan dauzkagu erakusgai, Serantes gelan, ekainaren 10arte.
Familia agurgarriak, Datorren larunbatean, ekainaren 15ean, gure ikastolaren jaia ospatuko dugu: Bihotz Gaztea Ikastolaren jaia! Familian hainbat jarduera, lehiaketa eta tailer egiteko eguna ospatuko dugu. Bizi izan dugun ikasturtea inoiz baino gogotsuago oroitzeko eta gozatzeko. Jaia ikastolan izango da, ezin bestela izan. Hainbat gunetan banatuko da: goiko patioan, beheko patioan eta barne-espazio ezberdinetan. Guzti honek…
Ekainaren 22an Ikastolen Elkarteak 7. Batzarra antolatuko du Iruñean. Ekainaren 22an 7. Batzarra izango dugu. Bertan, ikastolak etorkizunera begira izango duten bide-orria eta helburu berriak aurkeztuko dira. Batzarraren helburua datozen urteetarako dauden erronken inguruko hasunarketa egitea izango da, eta izango ditugun helburuak adostea.
Zorionak aurtengo Eskola Olinpiadetan parte hartu duzuen ikasle guztioi! Primeran egin duzue!
Aurreko maiatzaren 31an Ikastolako Ingurumen Batzordeko LH 5. maila, LH 6. maila eta DBHko ikasle batzuk Santurtziko beste ikastetxeko ikasleekin eta herritar bolondresekin batera, zigarrokinen bilketan aritu ginen. Ekimena Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearena izan zen eta Santurtziko Udalaren laguntza izan zuen. Ikasleak gogotsu aritu ziren eta lan horretan ikusten gintuzten Santurtziar askok esker oneko hitzak…
Kaixo familia! Aurten ikas bidaiaren aldeko lehiaketa eta salmenta-dinamika estreinatuko ditugu! Zure sukaldaritzako dohain handiak erakutsi nahi badituzu, ez pentsatu! Egin zure patata tortillarik onena eta aurkeztu gure “Tortilla bidaiariaren” 1. lehiaketara datorren ekainaren 15ean gure jaian. Gainera, zure espezialitatea aurkeztuz, DBH 3ko familia boluntarioei hurrengo ikasturtean ikasleek izango duten ikas bidaiaren gastuak ordaintzen lagunduko…
💚💙IKASTOLAREN JAIAREN EGUNEAN DENOK IKASTOLAKO KAMISETAREKIN JANTZITA! Ekainaren 15ean, ikastolaren jaia egingo dugu. Ikastolako kamisetarekin jantzita etorri nahi baduzue, eta oraindik ez baduzue erosi, ESTEKA HONEN bidez eros dezakezue, ekainaren 3a baino lehen. Gu Gara ikastola, gurea da Festa.
INPRIMAKIA Ikastolako begiraleen lan-poltsa berritzen ari gara datorren ikasturterako. Gure proiektuan parte hartu nahi baduzu, inprimakia bete eta zure curriculuma erantsi. Honakoa eskatzen dugu: Adin nagusikoa izatea. Ezinbestekoa da euskara maila oso ona edukitzea. Baloratuko dugu: Begirale tituloa. Zer jarduera edo kiroletarako egongo zinateke prest? Animatu eta sar zaitez gure lan poltsan! Jardueraren ideiarik edo…
Aurtengo ikasturteari bukaera bikaina emateko, datorren larunbatean, ekainak 15, ikastolaren jaia ospatuko dugu. Iaz bezala, aurten ere, ikastolako jaiaren eguna bazkari batekin borobildu nahi dugu. Animatzen al zarete? Markatu eguna zuen egutegian, primeran pasatuko dugu eta! Izena emateko, maiatzaren 26ra arte (hau barne) erantsita daukazuen GALDETEGIA * apunta zaitezkete. Eskerrik asko! *Bazkaria …