Aurreko maiatzaren 31an Ikastolako Ingurumen Batzordeko LH 5. maila, LH 6. maila eta DBHko ikasle batzuk Santurtziko beste ikastetxeko ikasleekin eta herritar bolondresekin batera, zigarrokinen bilketan aritu ginen.
Ekimena Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearena izan zen eta Santurtziko Udalaren laguntza izan zuen.
Ikasleak gogotsu aritu ziren eta lan horretan ikusten gintuzten Santurtziar askok esker oneko hitzak eman zizikiguten.






