MARTXOKO AGENDA
Badator udaberria: egun luzeagoak, tenperatura goxoagoak eta herrian euskaraz egiteko ekintza desberdinak ere. Ez galdu aukera!
Badator udaberria: egun luzeagoak, tenperatura goxoagoak eta herrian euskaraz egiteko ekintza desberdinak ere. Ez galdu aukera!
Zatoz gurekin robotikaren mundua ezagutzera! Kaixo guztioi! Espero dugu gu bezain hunkituta egongo zaretela, benetan harrigarria den zerbait hurbilduko zaizuelako. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu otsailaren 28an azalpen labur batera, Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek martxoaren 2an Donostian egingo den Euskadiko FLL Lehiaketan izango duten parte-hartze zirraragarriaz gehiago jakiteko. Gertaeraren xehetasunak: Eguna:…
Bete etxeko despentsa urte guztirako Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra bidoiekin eta kontserba, pasta, arroz, lekale eta ardo sortekin. Auzolanari esker, zure herrian ekoizlearen etxean duen prezio berean. ESKATU Otsailaren 25etik martxoaren 13ra egin daitezke eskaerak, Errigoraren webgunearen bidez (errigora.eus) zein telefonoz (zenbakietara deituta). JASO Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jasoko dituzu produktuak zure herrian,…
Hamaiketako osasungarri eta jasangarriaren aldeko kanpainaren barruan ingurumen batzordetik ikerketa txiki bat egin genuen, urtarrilean. Ikerketa horretan errekreoan jateko, DBHko ikasleoi zer eta nola ekartzen duten galdetu genien. Hona hemen ikerketaren emaitzak: IKERKETA IKUSI
César Bona hizlari eta hezitzailea da, hezkuntzarako ikuspegi berritzaile eta grinatsuagatik nabarmendu dena. Bere hitzaldia “Hezkuntza gizatiartzea” gaiari buruzkoa da, non pertsonak hezkuntza prozesuaren erdigunean jartzearen garrantzia jorratzen duen. Bonaren ustez, hezkuntza ez da ezagutzak transmititzera bakarrik mugatu behar, ikasleen garapen integralean ere zentratu behar da, gizaki gisa. Ikasle bakoitza bakarra dela eta aitortu eta…
Ba al dakizue zertan datzaten honako hitz hauek? Grooming-a, sexting-a, stalking-a, sextorsion-a,… Zatoz otsailaren 19rako antolatuta dagoen hitzaldira eta kontzeptu hauek ezagutzeaz ez ezik, zuen seme-alabak mundu digitalean nola babes zenitzakete ikasiko duzue. Hitzaldira etortzeko, honako formularioa bete beharko duzue. Eskerrik asko eta anima zaitezte!
Otsailaren 6an, FVEM-k (Metal Enpresen Bizkaiko Federazioak) antolatzen duen Industria Erronkaren barne, GE Vernoba (General Electric) enpresa Ikastolan egon zen DBH 4. mailako ikasleei hitzaldi bat ematen. Bisita hauen helburua ikasleengan sektore industrialaren inguruan interesa sortzea, etorkizuneko aukerak erakustea eta STEM bokazioak bultzatzea da.
Santa Ageda bezpera ospatu dugu Ikastolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek abestiak kantatu dituzte Santurtzik zehar. Ikastolako txikienek Mirabueno parkean abestu dute, Lehen Hezkuntzakoekin batera. Mila esker parte hartu duzuen guztiei!
Otsaila heldu da. Horrekin inauteriak datoz, baina inauteriez gain horra hor bestelako jarduera batzuk euskara eta euskararekin disfrutatzeko.
Heldu da beraz mozorrotzeko eta dantza zein algararako garaia! Hori dela eta, hurrengo otsailaren 9an, ostirala, ikastola guztia urtaroz jantziko da eta 0-3 urte bitarteko ikasleek jaia ikastolan bertan ospatuko duten arren, HH 4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, ohiko kalejirari ekingo diote herrian zehar irakasleekin eta gurekin parte hartzera animatzen diren gurasoekin batera. Jaiari Mirabueno…