DBH 1-EKO IKASLEAK BILBORA ZUBIAK IKUSTERA

Datorren ostegunean, urtarrilaren 19an, DBH 1-eko Teknologiako ikasleak Bilbora joango dira Bilboko zubiak ezagutzera. Irteera Teknologia ikasgaiarekin lotuta dago. Ikasleak metroan joango dira Bilbora, beraz, ezinbestekoa da Barika kargatuta eramatea eta baita musukoa ere. Goiz osoko irteera izango denez, komenigarria da hamaiketakoa eramatea. Egun horretako ordutegia, ohikoa izango da.

ATE IREKIAK JARDUNALDIA

Badira bizitza osorako erabakiak. Denboran zehar Bizi-Biziak mantentzen direnak. Bihotz Gaztea Ikastola da horietako bat. Familia handia gara, horregatik, elkar ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Otsailaren 4an eta 7an ateak irekiko dizkizuegu etorkizun oparo eta aberasgarrian murgiltzeko prest zaudeten familia guztiei. Jardunaldi irekien helburua ikastolaren nondik norakoak erakustea, metodologia azaltzea eta zalantzak argitzea izango da. Hona hemen…

GABONETAKO APAINKETAK IKASTOLAN

💚💙🫂Abendua Gabonen, familiaren eta adiskidetasunaren sinonimoa da. Horren isla ikastolan zehar aurkituko dituzuen apaingarri guztietan sentitzen da. 🪅🎄🛷 Izan ere, urtero bezala, Bihotz Gaztea Ikastolako familiek artelanei ekin diote eta Gabonetako apaingarri ederrenak prestatu dituzte.😍🧶🧵 Zuen aldetik jasotzen dugun laguntza, konpromiso eta maitasunarekin ezinezkoa egiten zaigu Gabonak ez maitatzea.🥰🎄 Eta zuek, prestatu al dituzue Gabonetako…

EUSKARALDIA DBH-N

Euskaraldia ahobizi edo belarriprest izatea baino gehiago da. 🤗🧩 Hitzez ekiteko garaia honen atzetik hausnarketak, gogoetak, sentimenduak eta bizitza ulertzeko moduak izkutatzen dira. 💚💙🤞🏼 Guzti horren lekuko izan dira DBH-ko ikasleak. Modu eta sentzazio ezin hoberen artean agurtu dute aurtengo euskaraldia. 💪🏼🧠💭

KOLONIAK ELGOIBARREN ETA HONDARRIBIAN (DBH 1)

DBH 1eko ikasleek Elgoibarren eta Hondarribian 4 egunetako euskal girotze barnetegia izango dute. Noiz: Abenduaren 12tik 15era Irteera ordua: 8:30 Itzultzeko ordua: 18:30ak aldera Prezioa: 75€ Bertara eraman beharrekoak: Poltsa edo motxila Galtzontzilo edo kuleroak Pijama Galtzerdiak Praka luzeak Botak Praka motzak Txankletak dutxarako Niki edo alkandorak Oinetako erosoak Jertseak Etxeko zapatilak Txamarra Garbitasunerako tresna…

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Artezkaritza Kontseiluak kooperatibaren estatutuen 48.2.l atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du: OHIKO BATZAR NAGUSIA Data: 2022ko abenduaren 20ean (asteartea). Lekua: Kooperatibako egoitzan. Gimnasioan. Ordua: 17:30ean lehenengo deialdian, 18:00etan bigarrenean. 3. deialdia 18:30ean. Eguneko aztergaiak: Akta onartzeko legeak agintzen duen bi bazkide izendatu. Aurreko Batzar Nagusiko aktaren txostena irakurri. 2021-2022an egindako lanaren deskarguaren azalpena.…

DURANGOKO AZOKARA (DBH 4)

Abenduaren 7an, asteazkenean, DBH 4. mailako ikasleek Durangoko Azokara txangoa burutuko dute. Autobusa ikastolatik goizeko 10:00ean aterako da, horrek esan nahi du lehenengo orduan klasea izango dutela (ez dute chromebookik ekarri behar) eta bokata eraman beharko dutela jateko. Bueltan ikastolan 16:00etan, gutxi gora behera, egongo gara. Azokan dauden bitartean gazteei zuzendutako tailer bat egingo dute.…

Jantokia

JANTOKIA: LANGILEEN AURKEZPENA

Bihotz Gaztea Ikastolan familia bat gara. Zuen alaitasuna eta poztasuna gauzak ondo egitera bultzatzen gaituen argudioa eta energia da. Hortaz, gure zerbitzu guztietan gertutasuna, pasioa eta profesionaltasuna ekaini nahi dizuegu. Horren adibide argia jantokiko begiraleak dira. Jantokiko ordua hezitzeko beste toki bat da. Hezkuntza, errespetua, jaten jakitea eta beste faktore asko funtsezkoak dira hezkuntzaren atal…

GARAPEN IRAUNKORRAREN HELBURUAK

Azaroa 5. Helburua lantzera gonbidatzen gaituen hilabetea izango da. Hilabete honetan, etapa ezberdinetako ikasle guztiek genero berdintasunaren inguruko berri, ekintza, hausnarketak eta beste zenbait dinamika burutuko dituzte. Bostgarren helburu honek egungo gizartea ulertzera, errespetatzera eta bermatzera bultzatzen gaitu. Dakizuenez, GIH, gure ikasleen gizarteratzean laguntzen gaituen programa da. Honen bidez etorkizuneko herritar arduratsuak eraikitzea da gure…

“IKASTOLAK HERRIARI” EKIMENAREN 3. EKITALDIA: SUTAN MUSIKALA

Mezu honen bitartez, Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetarako prestatu dugun ikuskizuna Jaso ikastolaren SUTAN musikala da, eta beraiekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraren partaidetza ere izango dugu. Aurreko bi urteetan, ikastolen jaiak bertan behera geratu edota formatu murriztuan eskaini behar izan genituen. Horrek gure jaiak euskal kulturaren agertoki handi izatea eragotzi…