ESKULAN LEHIAKETA 2024: SARIDUNAK

Ikasturtero bezala material birziklatuen eskulan lehiaketa antolatu dugu Ikastolan. Aurten 56 eskulan aurkeztu dira 3 kategorietan banatuta: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Ikastolako Ingurumen Batzordetik eskertu nahi dizuegu zuen partaidetza, aurkeztutako eskulanak oso politak eta originalak izan baitira. Eskerrik asko! Ikasturte honetako ikasle saridunak hauek izan dira: HAUR HEZKUNTZA Izane Lopez | Eskulana:…

Bihotz Gaztea IKASTOLA “on fire” dago, eta kamiseta bat oparituko die ikasle eta langile guztiei.

💚💙 BERRIA! 🎉 Bihotz Gaztea IKASTOLA “on fire” dago, eta kamiseta bat oparituko die ikasle eta langile guztiei! 😍👕 Orain, guztiok izango dugu estilo propioa eta BIHOTZ GAZTEA IKASTOLArekiko sentimendua harrotasunez erakutsiko dugu! 🏫💚 Aurrerago, ikastolan erosi ahal izango dituzue. Gure BIHOTZ GAZTEA estiloarekin jarraitu nahi baduzue, adi egon!  💚​💙

ANDONE RUIZ: “KOOPERATIBA IZATEAK ELKARTASUN BALIO ERANTSIA EMATEN DIO IKASTOLARI”

Argitaratu berri den Konfekoopeko aldizkarian 100. zenbakian, Ikastolaren inguruan hitz egiteko aukera izan du Andone Ruiz-ek, gure zuzendaria. 37. orrialditik aurrera. Artikuluan Kooperatiba bat izatea eta duen eragina gizaertearen inguruan hitz egiten da. Oso artikulu interesgarria aldizkari interesgarri batean. ARTIKULUA IRAKURRI

Txapa tailerra eta aurpegiak margozteko tailerra Santurtziko Euskararen Astean.

Santurtziko Udalak urtero Euskararen Astea antolatzen du hainbat elkarterekin batera (Ikastola barne). Aurten maiatzaren 8tik 11ra izango da. Maiatzaren 11n, Ikastolak, beste ikastetxe batzuekin batera, haurrentzako tailerrak antolatu ditu, gure kasuan, txapa-tailer bat eta aurpegiak margotzeko beste bat. Orri markatzaileak, eskumuturrekoak, herri kirolak, dantzak, libretak, xake tailerrak, lepokoak eta maskarak ere egingo dituzte.  Jarduerak 11:00etan…

AURTENGO IBILALDIRAKO ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Kaixo ikastolazale, Datorren maiatzaren 26an egingo da Ibilaldia Getxon. Egun horretan, jaia behar den moduan ateratzeko, guztion laguntza beharko dute antolatzaileek. 1.100 boluntario beharko dituzte egun horretako lan ezberdinak egiteko. Gure ikastolan 12-15 laguneko talde bat batzea eskatu digute gune ezberdinetako txosnetan (edariak edo ogitartekoak) lan egiteko. Lau guneko ibilbidea prestatu dute eta gune bakoitzean…

BISITA ALBAOLA EUSKAL ITSAS LANTEGIRA (DBH 3)

Apirilaren 17an (asteazkena), DBH 3ko ikasleak Pasaiara joango dira Albaola Itsas Kultur Faktoria ezagutzera. Bertan San Juan baleontziaren erreplikaren lanak ezagutu ahal izango dituzte. 1.563an Kanadan ondoratutako itsasontziaren erreplika XVI. mendeko teknikekin burutzen ari dira. Hori dela eta, UNESCOren babesa dauka egitasmo horrek. Egun osoko irteera denez, ikasleek bazkaria eraman ahal izango dute. Irteeraren prezioa…

23. KORRIKA

Une bat hartu nahi dugu zuetako bakoitzari gure esker ona adierazteko, Korrika hau esperientzia benetan ahaztezina delako. Egun zirraragarri eta energiaz betea elkarrekin bizi izan dugu! Gure ikasleei: harrigarriak zarete, besterik gabe! zuen gogo biziak eta ausardiak inspiratzen gaituzte guztiok lasterketa osoan. Eskerrik asko hainbeste irrikaz korrika egiteagatik eta oinkada bakoitzean Korrikaren espiritua eramateagatik! Han…

ILUNBERA TXANGOA (DBH 4)

Apirilaren 10ean, asteazkena, DBH 4ko ikasleak Igorrera joango dira Industria Erronka izeneko ekimenaren testuinguruan. Autobusa goizeko 9:00etan etorriko da ikasleen bila eta Igorrera abiatuko da. Bertan Elektro Ilunbe enpresa bisitatuko dute. Handik autobusa berriro hartu eta BEC!-era abiatuko dira, bertan burutuko den ekitaldia ikusteko, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Eguerdiko 14:00etan autobusa BEC!-etik aterako da…

JON BASAGUREN MUSIKARIA IKASTOLAN

Ostiralean, martxoaren 15ean, Jon Basaguren musikaria Bihotz Gaztea Ikastolan izan genuen bere ibilbideari buruzko hitzaldia ematen, DBH 3ko ikasleen aurrean. Hitzaldi bikaina izan zen eta bai ikasleok zein irakasleok oso gustura entzun genituen bere hitzak. Euskal musikari batekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izan genuen eta zuzenean zenbait kanta jotzeaz gain, bere sortze-prozesuaz eta argitaratutako…