ALKATEA IKASTOLAN

Gaur oso bisita berezia izan dugu Ikastolan, Karmele Tubilla Santurtziko alkatea eta Itziar Carrocera Kultura zinegotzia izan ditugu gurekin Santurtziko Gazte Kontseiluaren ekimen interesgarria aurkezteko. Proiektu honen helburua gure udalerriko gazteei ahotsa ematea da, haien eta gure komunitatearen etorkizunari eragiten dioten erabakietan aktiboki parte har dezaten ahalbidetuz.

KIROL KAMISETA BERRIA

Ikastolako kirol-jantziarekin jarraitzen duguAurten ere berritutako diseinua duten kirol-kamiseta eta txandala mantenduko ditugu.Oraindik ez dutenentzat edo neurri berria behar dutenentzat eskuragarri daude. Hordago dendan salgai(Mamariga 6, Santurtzi) Harremanetarako telefonoa: 944 07 03 36 Ez geratu zure gabe eta erakutsi harro ikastolaren koloreak! Gogorarazpen garrantzitsuaKirol arropa ez ezik, ikastolako kamiseta zuriak ere salgai daude.Irteeretarako, ospakizunetarako eta…

IKASTOLAREN JAIA

Familia agurgarriak, Datorren larunbatean, ekainaren 15ean, gure ikastolaren jaia ospatuko dugu: Bihotz Gaztea Ikastolaren jaia! Familian hainbat jarduera, lehiaketa eta tailer egiteko eguna ospatuko dugu. Bizi izan dugun ikasturtea inoiz baino gogotsuago oroitzeko eta gozatzeko. Jaia ikastolan izango da, ezin bestela izan. Hainbat gunetan banatuko da: goiko patioan, beheko patioan eta barne-espazio ezberdinetan. Guzti honek…

IRTEERA DBH 2 POBEÑARA DOA

Ekainaren 11n (asteartea), DBH 2. mailako ikasleek txangoa egingo dute Pobeñara, Gizarte zientzietako arloak antolatuta. Ikasleek Done Jakue bidearen zati bat egingo dute oinez. Buelta autobusez egingo dute, beraz, Barik-a kargatuta eraman beharko dute. Irteteko ordua: 8:30ak ikastolatik Heltzeko ordua: 14:00ak aldera OHARRA: Goiz osokoa izanik, jatekoa eraman beharko litzateke eta ibiltzeko oinetako egokiak.

TABAKOAREN KONTRA

Aurreko maiatzaren 31an Ikastolako Ingurumen Batzordeko LH 5. maila, LH 6. maila eta DBHko ikasle batzuk Santurtziko beste ikastetxeko ikasleekin eta herritar bolondresekin batera, zigarrokinen bilketan aritu ginen. Ekimena Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearena izan zen eta Santurtziko Udalaren laguntza izan zuen. Ikasleak gogotsu aritu ziren eta lan horretan ikusten gintuzten Santurtziar askok esker oneko hitzak…