HITZALDIA: “KONEKTATUTA, BAINA BABESTURIK”

Ba al dakizue zertan datzaten honako hitz hauek? Grooming-a, sexting-a, stalking-a, sextorsion-a,… Zatoz otsailaren 19rako antolatuta dagoen hitzaldira eta kontzeptu hauek ezagutzeaz ez ezik, zuen seme-alabak mundu digitalean nola babes zenitzakete ikasiko duzue. Hitzaldira etortzeko, honako formularioa bete beharko duzue. Eskerrik asko eta anima zaitezte!

HELDU DIRA INAUTERIAK!

Heldu da beraz mozorrotzeko eta dantza zein algararako garaia! Hori dela eta, hurrengo otsailaren 9an, ostirala, ikastola guztia urtaroz jantziko da eta 0-3 urte bitarteko ikasleek jaia ikastolan bertan ospatuko duten arren, HH 4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, ohiko kalejirari ekingo diote herrian zehar irakasleekin eta gurekin parte hartzera animatzen diren gurasoekin batera. Jaiari Mirabueno…

HAMAIKETAKO OSASUNGARRI ETA EZ-KUTSATZAILEAREN ALDEKO KANPAINA

Gosaria eta hamaiketakoa eguneko jatordu garrantzitsuenetakoak dira. Ikastolan goizetan jarduera handia burutzen dugu eta energia-ekarpen nahikoa behar dugu horri aurre egiteko. Energia hori gosariak eta hamaiketakoak ematen digute. Ingurumen Batzordetik hamaiketakoaren inguruko hausnarketa jarri dugu martxan. Hiru dira ditugun helburuak: Janari osasungarriak ekartzea, behar dugun energia eta oinarrizko mantenugaiak ematen dizkigutenak. Hondakinak murriztea. Hamaiketakoa jan…