EUSKARA PARKEAN!
Pasa den ostiralean Euskararen eguna ospatu genuen Gernika parkean. Hemen dauzkazue ekitaldiaren zenbait argazki. [vc_gallery interval=”3″ images=”13849,13850,13851,13852,13853,13854″ img_size=”full”]
Pasa den ostiralean Euskararen eguna ospatu genuen Gernika parkean. Hemen dauzkazue ekitaldiaren zenbait argazki. [vc_gallery interval=”3″ images=”13849,13850,13851,13852,13853,13854″ img_size=”full”]
Ikastolen Elkarteko ordezkaritza bat Eusko Legebiltzarrean izan zen, atzo, hezkuntza berrikuntzaz eta lidergoaz ikastolen ikuspuntua azaltzera. Nekane Artolak eta Zigor Ibarzabalek, hurrenez hurren Ikastolen Elkarteko lehendakariordeak eta Hezkuntza arduradunak, hartu zuten parte Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza ponentzian. Ikastolek Hezkuntza berrikuntza hezkuntzaren xedearen baitan eta hezkuntza proiektuari bideratutako gogoeta bezala ulertzen dugula, azaldu zuten Artolak eta Ibarzabalek:…
Ba al zenekien astero kreditu-txartel baten adina plastiko jaten dugula itsasoaren kutsadura dela eta? Zur eta lur geratu gara Itsas Garapen Elkarteko adituak DBH 3n eginiko tailerrean datu hau jakinarazi digunean. Beraz, badakizu, zaindu ditzagun itsasoak!!
Abenduaren 3a ez da edozein egun, euskara bizi eta gozatzen dugunontzat gure eguna da. Horregatik, Bihotz Gaztea Ikastolatik kontatu nahi dizugu nola ospatuko dugun. Gernikako parkea izango da gure topagunea, eta bertan egingo ditugu hurrengo ekintzak: -17:00 Magoa -18:00 Herri kirolak Ez galdu aukera euskaraz gozatzeko, gure kulturaz gozatzeko eta hura bizi-bizia sentitzeko. Anima zaitez! …
Gaur azaroak 25, goizeko 12:00etan Gernika Parkera joan gara; bertan emakumeonganako indarkeriaren aurkako ekitalditxo bat egin da eta ikasleek genero-indarkeria salatzeko egindako “Beldur Barik” bideo-lehiaketaren sariak banatu dira. Ikastolako DBH 4.mailako Antzerki tailerreko ikasleek emakumeok pairatzen ditugun eraso sexistak salatzeko egin dituzten lanak Emakundek antolatutako “Beldur barik” lehiaketara aurkeztu dituzte. Nerabeen arteko egunerokotasunean suertatzen diren…
Kaixo familia, Gero eta hurbilago, horrela sentitzen gara eta zuek ere hurbilago sentitzea nahi dugu. Ikastolak eskaintzen duen zerbitzu oro aztertzeko lan-dinamikarekin jarraituz eta familia guztiekiko komunikazioa bideratzeko oso tresna ona izan daitekeela pentsatuz, ikastolarekin harremanetan jartzeko helbide berria aurkezten dizuegu: geroetahurbilago@gazbi.net Aipatu nahi dizkiguzuen gai orokorrak, proposamenak, kexak, iradokizunak, sortzen zaizkizuen zalantzak… Idatzi mezu…
Familia agurgarria, Eusko Jaurlaritzak 2022ko udan Hizkuntzak atzerrian ikasteko diru-laguntzen deialdia plazaratu du, 2021eko urriaren 14ko Aginduaren arabera (2021eko urriaren 22ko EHAAn). Deialdian parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira: Ikaslea DBH 3. Edo 4. mailan matrikulatua egotea eta eskatzen den hizkuntza aurreko 2 urteotan ikasi izana. Aukeratzen den hizkuntzaren iazko notak gutxienez 7koa izan…
Natura, hizkuntza, bizitza eta heriotza.. Herri baten kultura argazkia da. Urriak 31 betidanik izan da gau berezia eta duela gutxira arte Euskal Herrian “Arimen Gaua” edo “Gau beltza” ospatu izan da. Ospakizun hau Estatu Batuetakoa dela uste dugun arren, Eskoziara joan behar dugu hitzaren jatorriaren bila. Ingeleseezko “All Hallows Eve” hitzetatik dator,santu guztien gaua. Euskal…
Gaur goizean Tele 7ren bisita izan dugu gure ikastolan! Bihar, larunbata, Ikasturte Hasierako Ekitaldia ospatuko dugu ikastolan, eta horren berri ematera etorri dira Tele 7koak. Ea zergatik egingo dugun ekitaldia? Ba, Santurtziko herritar guztiei badaukagulako zerbait esateko: ELKARREKIN LAN EGITEKO PREST GAUDELA. Hemen duzue ikastola behar duzuenerako! Ez utzi tele 7 ikusteari! Gaur 20:00etan!! Hemen…
Umeak beti daude presaka, ez dira apenas gelditzen. Eta ikastolatik egun osoa pasa eta gero, bere gurasoak ikusi ezinik, arrapaladan ateratzen dira (batez ere txikienak direnak). Horretaz gain, gurasook ere irrikatan gaude gure umeak hartu eta etxera joateko, eta askok kotxea erabiltzen dugu. Presaka gabiltzanez ez gara batzuetan enteratzen eta behar ez dugunean aparkatzen dugu.…