Soterak Bihotz Gaztea Ikastola bisitatu du

SOTERAREN BISITA IZAN DUGU!

Pasa den egunean Soteraren bisita izan genuen! Bisita honetarako taldeak irabazitako Caixabank Koroa eta urtean zehar lortutako banderak ekarri zituzten. Giro polit horretan, denboraldian zehar izandako esperientzia batzuk kontatu zizkiguten. Ba al zenekien gaur arratsaldean Soterako liburuaren aurkezpena egingo dela? Liburua “Sotera, es la trainera…” dauka izenburua, eta bertan, 2021eko denboraldian egindako jarraibide bikaina jorratzeaz…

GLASGOWko GOI BILERA (COP 26) AMAITUTAKOAN

Duela 10 egun, gutxi gorabehera, Glasgow-ko goi-bilera amaitu zen. 200 herri inguru bildu ziren, Eskoziako hirian, klima-aldaketaren arazoaren  aurrean akordioak lortzeko. 2030ri begira berotegi efektuko gasen emisioak 45% bat murriztea eta 2050-erako gasen emisioak “0” izatea zuten helburu. Murriztu nahi zituzten gasak CO2 eta metanoa ziren, batez ere. Hau Agenda 2030eko  Garapen Iraunkorrerako 13. helburuarekin…

AGENDA 2030 PROIEKTUA MARTXAN DAGO!

Ingurumen proiektua, Agenda 2030, martxan dago. Gure aurtengo erronka nagusia Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak gure komunitatean zabaltzea da. Ingurumen batzordeak osatu ditugu, LHn eta DBHn, lehen bilerak egin ditugu eta gure lehengo ekarpenak eraman ditugu geletara. Hasteko Agenda 2030 eguna aprobetxatu genuen gure ikaskideen artean proiektua aurkezteko. Glasgown ospatu den goi bilera klimatikoari buruzko informazioa…

Hezkuntza Berrikuntza eta Lidergoa Nekane Artola eta Zigor Ibarzabal

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAZ ETA LIDERGOAZ JARDUN DUGU!

Ikastolen Elkarteko ordezkaritza bat Eusko Legebiltzarrean izan zen, atzo, hezkuntza berrikuntzaz eta lidergoaz ikastolen ikuspuntua azaltzera. Nekane Artolak eta Zigor Ibarzabalek, hurrenez hurren Ikastolen Elkarteko lehendakariordeak eta Hezkuntza arduradunak, hartu zuten parte Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza ponentzian. Ikastolek Hezkuntza berrikuntza hezkuntzaren xedearen baitan eta hezkuntza proiektuari bideratutako gogoeta bezala ulertzen dugula, azaldu zuten Artolak eta Ibarzabalek:…

Euskara Parkean gonbidapena

“EUSKARA PARKEAN” EKITALDIA DATORRELA!

Abenduaren 3a ez da edozein egun, euskara bizi eta gozatzen dugunontzat gure eguna da. Horregatik, Bihotz Gaztea Ikastolatik kontatu nahi dizugu nola ospatuko dugun. Gernikako parkea izango da gure topagunea, eta bertan egingo ditugu hurrengo ekintzak: -17:00 Magoa -18:00 Herri kirolak Ez galdu aukera euskaraz gozatzeko, gure kulturaz gozatzeko eta hura bizi-bizia sentitzeko. Anima zaitez! …

Beldur Barik irabazleak

A25 Indarkeria matxistaren aurkako eguna

Gaur azaroak 25, goizeko 12:00etan Gernika Parkera joan gara; bertan emakumeonganako indarkeriaren aurkako ekitalditxo bat egin da  eta  ikasleek genero-indarkeria salatzeko egindako “Beldur Barik” bideo-lehiaketaren sariak banatu dira. Ikastolako DBH 4.mailako Antzerki tailerreko ikasleek emakumeok pairatzen ditugun eraso sexistak salatzeko egin dituzten lanak Emakundek antolatutako “Beldur barik” lehiaketara aurkeztu dituzte. Nerabeen arteko egunerokotasunean suertatzen diren…