Sahara herriaren aldeko janari bilketa 2026

Santurtziko AMAL elkartearen laguntzaz, ikastolan aurten ere Saharauiarren aldeko janari bilketa egingo dugu. Sahauriarrek badiraute urte askotan egoera penagarrian, nazioarteko laguntzari esker bizirauten. Gure laguntza ezinbestekoa dute eta ez diegu hutsik egingo. Guk batutakoa eta Euskal Herriko beste tokietan jasotako janaria eta beharrezko beste hainbat material bost trailerretan garraiatuko da, XXI. Sahararen aldeko euskal karabana…

Txitxirioaren astea! 🧆✨

Ausolanen Zaindu Janaria proiektuaren barruan, gure jantokian martxan dugu “Sasoian Sasoi” kanpaina. Zer lortu nahi dugu? Elikadura osasungarriagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa sustatzea! 🌍💚 Aste honetan txitxirioa izan da protagonista: LHko ikasleak: Txitxirioaren onurak ikasi dituzte eta dasta-proba bikaina egin dute (osorik eta hummusean! 😋). HHko ikasleak: Ipuin polit baten bidez ezagutu dute lekalea eta ondoren…

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Bihotz Gaztea Kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluak. kooperatibaren estatutuen 25. artikuluko 1. atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du:    OHIKO BATZAR NAGUSIA   Data: 2026ko otsailaren 19an (osteguna).  Lekua: Kooperatibako egoitzako gimnasioan. Ordua: 17:00etan, lehenengo deialdian; 17:30ean, bigarrenean; eta 18:00etan, hirugarrenean.    EGUNEKO GAI-ZERRENDA   Akta onartzeko bi bazkide izendatu.  Aurreko Batzar Nagusiaren aktaren onarpen-txostena…

mozorro-tailerra eta entseguak

Ikastolako inauteriak otsailaren 13an ospatuko ditugu eta aurten Euskal Herriko mitologia omendu nahi dugu. Guztion artean ibilbide sinboliko eta alaia egin nahiko genuke. Horra doaz ideia batzuk: mozorroen proposamenak   Ikasturte honetan, urtarrilean eta otsailean, mozorroak gauzatzeko eta dantzaren entseguak egiteko tailerrak antolatu nahi ditugu ikastolan. Elkarlanean ideia asko eta anitzak izan ditzakegu eta esku-lanetan…

Elikadura osasungarria: familia osoarentzako gako praktikoak

Bihotz Gaztea Ikastolak elikadura-ohiturak hobetu nahi dituzten familia guztiei zuzendutako prestakuntza-saioa antolatu du. “Elikadura osasungarria: familia osoarentzako gako praktikoak” izenburupean, hitzaldi honek gure eguneroko dieta osasun eta ongizate iturri bihurtzeko tresna errazak eskaintzea du helburu. Saioa Aurora Cid nutrizionista profesionalak emango du. Bertan, txikienen hazkuntzarako eta helduen ongizaterako funtsezkoak diren gaiak jorratuko ditu, menu orekatuei…

Ate irekiak jardunaldia otsailak 7

Badira bizitza osorako erabakiak. Denboran zehar Bizi-Biziak mantentzen direnak. Bihotz Gaztea Ikastola da horietako bat. Familia handia gara, horregatik, elkar ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Abenduaren 13an ateak irekiko dizkizuegu etorkizun oparo eta aberasgarrian murgiltzeko prest zaudeten familia guztiei. Jardunaldi irekien helburua ikastolaren nondik norakoak erakustea, metodologia azaltzea eta zalantzak argitzea izango da. Otsailak 7, larunbata:  10:00etan.…

Jostailu eta umeen liburu bilketa

Gure ikastolan, sakon sinesten dugu jolasaren eta irakurketaren boterean, haurren garapenaren funtsezko eragile gisa. Jolasaren bidez, haurrek irudikatzen, partekatzen, sortzen, gatazkak konpontzen eta mundua deskubritzen ikasten dute. Eta guk, heldu gisa, eskuzabaltasunez jokatzen dugunean, bizitza osoan lagun izango dituzten balioak ere irakasten dizkiegu gure seme-alabei. Aurten, oso egoera onean dauden jostailuak eta umeentzako liburuak biltzeko…

Olentzero eta Mari Domingi badaztoz! (HH-LH)

Kaixo familia! Badator Olentzeroren eguna eta abenduaren 19an egingo dugun kalejiraren azken xehetasunak konfirmatu nahi dizkizuegu!! Hona hemen informazioa: ∆Ibilbidea eta ordutegia. ∆Janzkera tradizionala eta alternatiboak. ∆Egun horretan abestuko ditugun abestien zerrenda. Gogoratu egun horretako ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango dela eta ez dela jantoki-zerbitzurik egongo. Eguraldiaren arabera irtengo ote garen inguruko erabakia azken momentuan, egunean…

Eskerrik asko! Hitzaldia mugak bihotzetik.

Azaroaren 25ean, Bihotz Gaztea Ikastolatik “Mugak bihotzetik” hitzaldia antolatu genuen. Bertan, mugen garrantziaz, beren funtzioez, helduaren rolaren inguruan eta eguneroko egoera desberdinetan nola jokatu hausnartzea izan zen gure helburua. Gune segurua eta konfiantzaz betea izan genuen, elkartrukea eta ikaskuntza biziko dinamika sortuz. Guztiok elkarrekin partekatu genuen esperientzia, eta egunerokora eramateko zerbait baliotsua jaso genuen. Zaintzatik,…