EL POBAL BURDINOLA (LH 2)
LH 2. mailako ikasleek martxoaren 9an, osteguna, El Pobal burdinola bisitatuko dute. Bertan burdinola ikusi ondoren, talo tailer bat egingo dute. Egun horretarako, hamaiketakoa, bazkaria eta edariaz gain, mendian ibiltzeko oinetakoak behar izango dituzte. Irteeraren ordutegia betikoa izango da (9:00-16:30), betiko ateetatik. Irteeraren prezioa 9,50€koa izango da eta hurrengo ordainagirian kobratuko da.