2. MAILAKOEN BARATZE BASERRI ESKOLARA KOLONIAK

Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleak Baratze Baserri eskolara joango dira (Gauteguiz Arteaga). Maiatzaren 11an irtengo dira ikastolatik eta 12an itzuliko dira BuenaVistako anbulategira. Egun horietako ordutegia ohikoa izango da. . Egun hauetan zuen seme-alaben datuak eta baimena betetzeko orrialdea jasoko duzue eta ikastolara bueltan ekarri behar izango dute.  Eraman beharko dituzten gauzak: Lozorroa eta…

LH 3. mailako ikasleak Sarriako parketxera doaz!

LH 3.mailako ikasleek, maiatzaren 5ean, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Sarriako parketxera joango dira; bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik. Egun osoko irteera izango denez, bazkaria ekarri beharko dute. Baita naturan aritzeko zapata eta arropa egokia ere. Haurrak ikastolan utzi beharko dituzue 8:58etan eta 16:30etan jaso. Irteeraren prezioa 12€koa izango da eta hurrengo…

SUMMERCAMP UDALEKUEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIGARRIA ST GEORGE

Familia horiek: St George ‘s English Academytik jakinarazi nahi dizuegu dagoeneko eman dezakezuela izena 3-12 urte bitarteko haurrentzat (2020 eta 2011 artean jaiotakoentzat) Bihotz Gaztea Ikastolako Summer Campen. Matrikula egiteko epea martxoaren 1etik maiatzaren 19ra bitartean egongo da zabalik. Kanpamentuak hiru asteko iraupena izango du, ekainaren 25etik uztailaren 14ra arte, 9:00etatik 14:00etara, eta 1, 2…

UDALEKUAK 2023

Familia agurgarriak: Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu udan antolatuko ditugun UDALEKUen berri emateko! Negulekuak gabonetan, udaberrilekuak Aste Santuan eta orain… Udan, Ingeles udalekuekin batera, zuzenean ikastolak antolatzen dituen hiru asteko UDALEKUAK aurkezten dizkizuegu! Udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 14ra iraungo du, biak barne, 9:00etatik 14:00ak arte. Harrera zerbitzua eskaintzen dugu egunero goizeko 8etatik aurrera eta…

ESKULAN LEHIAKETA 2023 EPEA LUZATU EGIN DA

Ingurumen lehiaketarako lanak aurkezteko epea luzatu egin da. Apirilak 28rarte Agenda 2030eko 12. helburua “Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak” dela kontuan izanez, eta aurreko urteetan jasotako arrakasta ikusirik, hemen duzue berriz eskulan lehiaketa. Beraz, familia osoa jar zaitezkete lanean: haurrak, gurasoak, aitite-amamak… GAIA: Gai librea da. Baldintza bakarra, birziklatzeko materialaz eginda egon behar dela. PARTAIDEAK: Ikastolako…

Apirilaren 22an, denok Baionara!

Urte luzeetako ikastolen borrokari esker, Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebeta (DBH3n egiten den froga) euskaraz izatea lortu da. Baina gaur egun oraindik Baxoko frogak ( Frantziako selektibitatea) osoki frantsesez egin behar dituztegure ikasleek, nahiz eta ikasketa guztiak euskaraz egin ! Azterketa guztiak euskaraz izan daitezen lortu behar dugu. Orain, Baxoa Euskaraz ! Ikastolei esker, geroz…

“NI NEU” ERAKUSKETA PORTUGALETEKO SANTA KLARA KULTUR ETXEAN

Artista bat dugu gure Ikastolan: Ekhiñe Mateo, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea. Koadro eta eskulanen sormen-lanak erakutsiko ditu Portugaleteko Santa Klara kultur etxean. “NI NEU” izenarekin, apirilaren 17tik maiatzaren 12ra egongo dira ikusgai. Bere arteaz, akuarelez, oleoz, tinta txinatarrez, puntillismoz eta abarrez gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

ENGLISH PROJECT (LH 6): GURE IKASLEEN SANDWICHAK ESKUAN ETA IBILI MUNDUAN

Ba al dago unitatea amaitzeko modu goxoagorik? Gure ikasleek ez dute uste. LH 5. mailako ikasleek LH 6. mailako taldeek egindako proiektuaren epaileak izan ziren. 🤪 SPOILER: 🔈 Sabela beteta amaitu zuten! 🤣🍽️ Proiektu honen osagaiak oso erraz kalkulatzen dira: 😜 Ingelesaren erabilpen organikoa. 🗯️ Informazio bilaketa. 🧠 Talde lana. 🤜🏼🤛🏾 Eta, nola ez, sandwichen…