IBILALDIAREN DENDA IBILTARIA

Eguzkibegiko Ibilaldiaren Denda Ibiltaria Martxoaren 7an, 16:30etik 18.00etara. Bihotz Gaztea Ikastolan Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatutako Ibilaldia 2025 ekimenaren barruan, Denda Ibiltaria martxoaren 7an iritsiko da ikastolara. Ekimen hau Bizkaiko ikastolen aldeko festa ospetsuaren parte da, eta bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea da, baita ikastolen proiektua sendotzea ere. Denda Ibiltarian, Ibilaldia 2025eko merchandising produktuak…

AZTERKOSTA SARIAK

Azterkosta lehiaketan gure ikasle den Jokin Imazek 1. kategoriako saria irabazi du. Sariak otsailaren 22an Bilboko Itsas Museoan egin zen ekitaldian banandu ziren. Zorionak Jokin! Azterkosta udazkeneko kanpaina bat da, euskal kostaldearen ezagutza eta haren egoera ekologikoaren ikerketa sustatzen dituena. Aztertu programaren barruan dago. Aztertu Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, ingurumena ezagutuz eta herritarren parte-hartzea…

Heldu dira inauteriak!

Heldu da beraz mozorrotzeko eta dantza zein algararako garaia! Hori dela eta, hurrengo otsailaren 28an, ostirala, ikastola guztia kolorez jantziko da eta 0-3 urte bitarteko ikasleek jaia ikastolan bertan ospatuko duten arren, goizeko 10:00etan HH4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, ohiko kalejirari ekingo diote herrian zehar irakasleekin eta gurekin parte hartzera animatzen diren gurasoekin batera. Jaiari…

ALBAOLA ONTZIOLA (LH 4)

LH 4. mailako ikasleek otsailaren 27an, osteguna, Pasaian dagoen Albaola ontziola bisitatuko dute. Bertan ontziola ikusi ondoren, tailer bat egingo dute. Egun horretarako, hamaiketakoa, bazkaria eta edaria ekarri beharko dute. Irteeraren ordutegia betikoa izango da (9:00-16:30) betiko ateetatik. Irteeraren prezioa 31€koa izango da eta hurrengo ordainagirian kobratuko da.

AGURTZA ETA ISTAS MUSEORA BISITA LH 5.

2025eko otsailaren 21ean, 5. Mailako ikasleek Itsas Museoa eta Agurtza bisitatu eta ikaskuntzak osatuko dituen irteera bat egingo dute. Aktibitatearen xehetasunak: Data: 2025eko otsailaren 21a Irteera ordutegia: Ohiko irteera ordutegia. Itzulera ordutegia: Ohiko itzulera ordutegia. Prezioa: Doan izango da. Materiala: Garrantzitsua da ikasleek almuerzoa, janaria eta edaria ekartzea, eta, gainera, arropa erosoa eta oinetako egokiak…

Doako esgrima ikastaroak

Zuekin harremanetan jartzen gara Bizkaiko Esgrima Federazioarekin garatzen ari garen 14 urtetik beherakoen artean esgrima sustatzeko kanpaina batean parte hartzera animatzeko. Bizkaiko Esgrima Federazioarekin batera ikastetxeen eskura jartzen ditugun hastapen-ikastaroak helarazi nahi dizkizuegu. Ikastaro hauen helburua adingabeek kirola jokoen bidez ezagutzea da. Ikastaro bakoitzean 4-10 kirolarik har dezakete parte. 4 saio dira, eta horietan federazioko teknikariak ikastetxera…

AGATE DEUNA

Urte berri eta inauteri bitarteko aro honetan, negu bihotzean alegia, geure-geureak ditugun ohitura zaharrak ospatzen ditugu: San Blas egunean (otsailaren 3an) samako harien bedeinkapena, Kandelerio edo kandelaria egunean kandela edo suen bedeinkapena eta, zalantzarik gabe, Bizkaia osoan ezagun, bizi eta zabalduena den Santa Águeda edo Agate Deuna. Zergatik ospatzen da Agate Deuna? Agate Deuna eguna…

KONEKTATUTA, BAINA BABESTURIK.

Konektatuta, baina Babestuta Segurtasunez Nabigatzen: Gure Seme-alabak Mundu Digitalean Babesten. Zatoz solasaldira! Digitalizazio aurrera doa, eta gure seme-alabak txikitatik gero eta gehiago daude teknologian murgilduta. Oso garrantzitsua da haien segurtasuna bermatzea ingurune digitalean eta tresna egokiak eskaintzea arduraz nabigatzeko. Kezka horiei erantzuteko, hitzladi informatibo bat antolatu dugu, non zibersegurtasuneko adituek gazteen babesean ezinbesteko ezagutzak partekatuko…

ATE IREKIEN JARDUNALDIA LEHEN HEZKUNTZARAKO ETA DBH-RAKO URTARRILAK 30

URTARRILAREN 30EAN 17:00ETAN. Zatoz Bihotz Gaztea Ikastola ezagutzera, gure 2025eko Ate Irekietan! Urtarrilaren  30ean, Bihotz Gaztea Ikastolak bere ateak irekiko ditu, gure hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera izan nahi duten familiei jardunaldi osagarri bat eskaintzeko. Bihotz Gaztean, ikaskuntza integrala, sormena eta errespetua sustatzen dituen hezkuntza apustua egiten dugu, eta hori guztia, familien parte-hartzea eta laguntza aktiboa bultzatuz. Jardunaldi…

JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS

Zatoz Bihotz Gaztea Ikastola ezagutzera, gure 2025eko Ate Irekietan! Otsailaren 1ean, Bihotz Gaztea Ikastolak bere ateak irekiko ditu, gure hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera izan nahi duten familiei jardunaldi osagarri bat eskaintzeko. Bihotz Gaztean, ikaskuntza integrala, sormena eta errespetua sustatzen dituen hezkuntza apustua egiten dugu, eta hori guztia, familien parte-hartzea eta laguntza aktiboa bultzatuz. Jardunaldi honetan,…