ERRIGORA udazkeneko produktu salmenta.

ERRIGORA ekimen herritarrak, “Agerreko uzta euskarari puzka”, udazkeneko produktu salmenta kanpaina, jarri du abian. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dituzte, eta auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren %25). Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEKren euskaltegientzat, baita eta D eredua Nafarroako sare publikoan hedatzeko ere.…

IRTEERA AREITZ SOROA Lehen Hezkuntza 2. MAILA

LH 2. mailako ikasleak, Galdamesen dagoen Areitz Soroa baserria ikustera joango dira, lantzen ari diren garaiarekin zerikusia duelako. NOIZ: Azaroak 8. Ohiko ordutegian egingo dute irteera hori, beraz, janaria eta edaria eraman beharko dute.  Irteera honek 23,35€ balio du eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.

Itxaso Gil Ikastolako ikasle ohia

Itxaso Gil Iglesias, gure ikasle ohiak, momentu honetan, gizarteratzea ikasten dabil eta praktikak egiten gure ikastolan. ¿Nolakoa izan da zure buelta? Etxera itzultzea bezala izan da. Orain erabat aldatuta dagoen eta beste pertsona batzuk bizi diren etxe bat, baina, aldi berean, oso gustura sentitzen naiz hemen.   Ikastolatik orain dela 13 urte irten eta ibilbide…

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLAK STEM SCHOOL LABEL PROFICIENT SARIA JASO DU

ZER DA STEM SCHOOL LABEL? STEM School Labela aintzatespen edo errekonozimendu europa mailan ematen den zigilu bat da, European Schoolnet sareak bultzatutako Scientix plataformaren baitan garatzen dena. Ikastetxeen zientzia-teknologia ikas arloetako gaitasun-zigilu honek, STEM gaietan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) Europako ikastetxeen lan pedagogikoa diagnostikatzen laguntzeaz gain, aitortza eta bikaintasuna bultzatzen ditu. STEM LABELAREN LORPENAK…

ALKATEA IKASTOLAN

Gaur oso bisita berezia izan dugu Ikastolan, Karmele Tubilla Santurtziko alkatea eta Itziar Carrocera Kultura zinegotzia izan ditugu gurekin Santurtziko Gazte Kontseiluaren ekimen interesgarria aurkezteko. Proiektu honen helburua gure udalerriko gazteei ahotsa ematea da, haien eta gure komunitatearen etorkizunari eragiten dioten erabakietan aktiboki parte har dezaten ahalbidetuz.

KIROL KAMISETA BERRIA

Ikastolako kirol-jantziarekin jarraitzen duguAurten ere berritutako diseinua duten kirol-kamiseta eta txandala mantenduko ditugu.Oraindik ez dutenentzat edo neurri berria behar dutenentzat eskuragarri daude. Hordago dendan salgai(Mamariga 6, Santurtzi) Harremanetarako telefonoa: 944 07 03 36 Ez geratu zure gabe eta erakutsi harro ikastolaren koloreak! Gogorarazpen garrantzitsuaKirol arropa ez ezik, ikastolako kamiseta zuriak ere salgai daude.Irteeretarako, ospakizunetarako eta…